Proiektu berritzaileak eta zeharkakoak Ermua-Mallabia OLHko Institutuan

10.01.22
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua

Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuko (OLHUI) ikasleek ikasturteko lehen hiruhilekoan garatu dituzten proiektuak aurkeztu dituzte, Gabonetako oporren aurretik. Proiektu horiek ezohiko zeharkako jarduerak dira, eta ikaskuntza integrala sustatzen diete ikasleei ekintzailetzako, talde-laneko eta/edo komunikazioko gaitasunetan, aldi berean beren espezialitateko ezagutza espezifikoak sendotuz.

Ile-apainketako eta mekanizazioko bigarren mailako ikasleek osatu dituzte proiektuak ikaskideei aurkeztu eta erakutsi dizkieten bi taldeak.

Ile-apainketa eta Estetika moduluko taldeak perfume solido bat aurkeztu du, oinarrizko prestakuntzako eskoletan (natura, matematika) eta prestakuntza espezifikoko eskoletan (tailerra) landutakoa aplikatuta. Proposamena prestatzeko, ikasleek beharrezko produktuei eta materialei, haien propietateei eta kostuari buruzko informazioa jaso behar izan dute; prozedura aurrekontuan sartu dute eta banaketa-kanalaren kostua aztertu dute salmenta-prezio bat finkatzeko, etekinetarako marjina bat ahaztu gabe; eta, ondoren, produktuaren irudi bat diseinatu dute saltzeko eta aurkezteko.

Elementu Metalikoen Fabrikazioko taldeak, bestalde, telefono mugikorreko kargagailu bat aurkeztu du. Prototipo batetik abiatuta, beren elikadura-iturria eraikitzeko eskema bat lortu dute. Prozesuan zehar hainbat neurketa eta egiaztapen egin behar izan dituzte balio egokiak lortzeko, lantegian elektronika analogikoaren oinarrizko kontzeptuak landuz. Azkenik, beste taldeak bezala, sare-kargagailua lortzeko behar den prozesu guztia azaldu dute.

Ikastetxeko irakasle-taldeko lau kidek osatutako epaimahai batek balioesten eta kalifikatzen ditu proiektu horiek, eta ikasleek komunikazio-trebetasunetan, aurkezpenen edukian, edukien eskuratze-mailan eta gailu eta tresna digitalen erabileran dituzten gaitasunak eta trebetasunak ebaluatzen dituzte. Hori guztia ikaskuntza-prozesu eraikitzailea eta produktiboa izan dadin lagunduz.

Lotutako albisteak

Imagen
10.10.25
Datorren astean hasiko da ‘Eman zure eskua’ proiektuaren V. edizioa

Ermua-Mallabia IMFPBko estetika eta ile-apainketako 1. eta 2. ikastaroetako ikasleak gehitu ditu ekimenak
Imagen
Ermua-Mallabia institutuko sarrera | Entrada al instituto Ermua-Mallabia
01.09.25
Plaza guztiak beteta Ermua-Mallabia Hasierako Lanbide Heziketa Institutuan

Ikasturtea ostiral honetan, irailak 5, hasiko da eta ostegunean, irailak 4, familiekin lehen bilera egingo da
Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren