Ermua Europako 'Next Generation' funtsak jasoko dituzten 9 euskal udalerrien artean

11.01.22
Erakundea

Ermuak hiri merkatu jasangarrietarako laguntzen atalean Etxebarri, Hernani, Gasteiz eta Zumarragarekin batera onartutako 5 proiektuetako bat aurkeztu du. Bost proiektu horiek 3,3 milioi euro jasoko dituzte

Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak, autonomia-erkidegoen adostasunarekin, 110 proiektu onartu zituen 2021eko deialdian, horietan 103,12 milioi euro jasoko dituzte merkataritza-sektoreari laguntzeko eta haren lehiakortasuna bultzatzeko. Proiektu horiek Europako funtsekin finantzatuko dira oso-osorik. Guztira, datozen hiru urteetan 415 milioi euro jasoko dira.

Euskadik 5,8 milioi euro jasoko ditu merkataritza-sektoreari laguntzeko eta haren lehiakortasuna bultzatzeko Next Generation berreskuratze-funtsetatik, Merkataritza Ministerioak 9 euskal proiektu onartu ondoren, eta horien artean banatuko dira funts horiek, Gobernuaren Ordezkaritzak duela egun batzuk jakinarazi zuenez.

Onartutako jarduerak hiru ildotan banatuta daude, Turismo-sektorearen lehiakortasun- eta modernizazio-planaren eta Berreskuratze-, Eraldaketa- eta Erresilientzia-planaren ETEa bultzatzeko planaren barruan.

Euskadin, hiri-merkatu jasangarrietarako laguntzen atalean, bost proiektu onartu dira eta horientzako 3,3 milioi euro esleitu. Laguntza horien bidez, eduki teknologiko, berritzaile eta jasangarritasuneko planak eta proiektuak finantzatuko dira, bai eta merkataritza-sektoreari zuzendutako ekipamenduak hobetzea ere.<7p>

Turista asko biltzen diren eremuetarako laguntzen esparruan, hiru dira proiektu onuradunak, 2,3 milioi euroko zenbatekoaa. Helburua gune turistikoetan dauden merkataritza-establezimenduei laguntzea eta turisten erosketa-esperientzia hobetzea da. Hiru euskal hiriburuek diru-laguntzak jasoko dituzte: Donostiak 1,3 milioi, Bilbok 619.000 eta Gasteizek 414.000 euro, hurrenez hurren.

Azkenik, landa-merkatu jasangarrietarako laguntzen atalean, Ezkio-Itsasoko Udalak 64.498 euro jasoko ditu. Laguntzaren helburua da landa-eremuetan (5.000 biztanle baino gutxiago) merkataritza-jarduera ezartzen, modernizatzen eta sustatzen laguntzea, landa-ekonomiaren lehiakortasuna, iraunkortasuna eta dibertsifikazioa hobetuz.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du