Marketin digitalari eta Canvari buruzko ikastaroa tokiko negozioentzat

11.01.22
Ekonomi Sustapena

Ermuko Udaleko Garapen Ekonomikoko Alorrak herriko merkataritza eta ostalaritza dinamizatzeko hainbat ekintza antolatu ditu. Horrela, urtarrilean ikastaro bat eskainiko da Ermuko negozioak herritarrei modu eraginkorragoan aurkeztu ahal izateko.

Marketin digitalari eta Canva diseinu grafiko sinplifikatuko softwareari buruzko prestakuntza da. Gaur egun, proposamen komertzial on bat egin behar da sareetan, erakusleiho ezin hobea baita establezimenduarentzat. Prestakuntza labur baina trinko horrek mundu honetan barneratzeko pistak eta gakoak eskainiko ditu, bertako merkatariek eta ostalariek tresna digital erakargarriak izan ditzaten beren merkatu-kuota mantendu eta handitzeko.

Luma enpresak eskainiko du ikastaroa urtarrilaren 31n, astelehena, 14:00etatik 16:00etara Izarra Centren. Formazioa doakoa da, baina izena eman behar da. Informazio gehiago nahi izanez gero, bidali mezu bat pe@udalermua.net helbidera.

Ikastaro honen aurretik, 2021aren amaieran Gildaren asteburua antolatu da eta egutegi bat egin da herriko 77 establezimenduren partaidetzarekin. Ekintza horien bidez, tokiko establezimenduak bultzatu nahi dira, kontsumitzaileentzat erakargarriagoak izan daitezen.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat