Gabonetako zuhaitz naturalak jasoko ditu Mankomunitateak ostiralean eta datorren astelehenean

14.01.22
Gizartea

Amaitu dira Gabonetako ospakizunak, eta pixkanaka normaltasunera itzultzen hasi gara. Jai egunen ostean, herritar askok Gabonetako apaingarriak zakarretara botatzen dituzte data hauetan. Horregatik, Debabarreneko Mankomunitateak Gabonetako zuhaitz naturalak jasoko ditu eskualdeko herrietan ostiralean eta astelehenean, urtarrilak 17.

Bildutako zuhaitzak konposta egiteko material egituratzaile bihurtzea da helburua; izan ere, gehienetan Gabonetako izei naturalek sustrairik ez dutenez, ezin dira birlandatu.

Izei naturalak bakarrik jasoko dira, hau da, plastikozkoak edo beste material batzuetakoak ez dira bilduko. Izeiak edukiontzien ondoan utzi beharko dira ostiralean edo astelehenean 20:00etatik 21:00etara bitartean, eta 943 700 799 telefono zenbakira deitu beharko da aldez aurretik abisua emateko eta Mankomunitateak zuhaitzak jasotzeko plangintza egin ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan