Online formakuntza Ermua kardio-babestuta mantentzeko

17.01.22
Gizartea

Sei hilabete igaro dira Ermuko Udalak eta Bexen cardio tokiko enpresak Ermua, hiri kardio-babestua proiektua hasi zutenetik. Lankidetza publiko-pribatu horri esker, kanpoko 22 desfibriladore automatiko ditugu herriko hainbat tokitan, eta 150 boluntariok jaso dute horiek erabiltzeko prestakuntza.

Urtarrilean hasi da lehen sorospenei eta bihotz-biriketako bizkortzeari buruzko prestakuntzaren bigarren fasea. Maiatza-ekainean eskaini ziren aurrez aurreko ikastaroen ondoren, boluntarioen komunitatearentzako ''birziklatzeko'' online prestakuntzaren ordua iritsi da.

Ermua hiri kardio-babestua izaten jarraitzeko eta herrian gerta daitezkeen bihotz- eta arnas-gelditzeen aurrean erantzun azkarra bermatzeko, garrantzitsua da ''erreskatatzaileek'' ikastaro labur hau osatzea. Helburua 2021aren erdialdean eskuratutako kontzeptuak eta ezagutzak gogora ekartzea da, fresko mantentzeko eta, ezbeharren bat gertatuko balitz, modu eraginkorragoan jarduteko.

Ikastaroa hiru bloketan banatzen da, eta Reanibex Training plataforman burutu daiteke, aurretiaz saioa hasteko erabili genituen erabiltzaile eta pasahitz berberekin. Berrikuntza gisa, orain aplikazioa euskaraz ere erabili daiteke, gazteleraz gain.

Lehenengo atalak biziraupen-katea aktibatzea ahalbidetzen duen atzemate goiztiarrari buruzko ezagutzak neurtuko ditu. Bigarren prestakuntza-tartea BBB goiztiarrari buruzkoa da, denbora irabazteko; eta, azkenik, bihotza berrabiarazteko desfibriladorearen erabilerari buruzko beste test labur bat gainditu beharko dugu.

Astelehen honetatik aurrera, gainera, Bexen cardiok Reanibex 100 desfibriladoreari buruzko informazioa eskainiko du, herriko hainbat tokitan instalatu den modeloari buruzkoa, alegia, boluntarioek ekipoa hobeto ezagutu dezaten.

Bestalde, 2022an aurrez aurreko ikastaro gehiago eskainiko dira, lehen sorospenetan eta desfibriladoreen erabileran trebatu nahi duten pertsonek ezagutza horiek eskura izan ditzaten.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu