Haur parke berria etxeko txikien gozamenerako prest Gipuzkoa Etorbidean

21.01.22
Abisuak eta matxurak

Santa Ana – Iparragirren eta San Antonio auzoan dauden bi eremuak berritu egingo dira datozen egunetan

Ermuko Udalak jolasgune berri bat jarri du Gipuzkoa Etorbideko 1. zenbakiaren parean, Bizkaibusen autobus geralekuaren eta tren geltokiaren arteko plazatxoan. 1 eta 12 urte bitarteko haurrentzat diseinatutako parkea da, erabiltzaile horien guztien gozamenerako hainbat elementurekin.

Sumalim enpresa nafarra izan da obraren esleipenduna, eta haurrentzako gune berri hori instalatzeaz arduratu da. Jardueraren aurrekontua, guztira, 28.499 eurokoa izan da, BEZa barne.

Enpresak bere proposamen teknikoan adierazi duen bezala, parke hau jolastu bitartean esperimentatzeko eremua da, dinamikoa eta trebetasun eta gaitasun edo dibertsitate funtzionaleko maila guztietarako egokia.

Instalatu diren joko-egitura ez-figuratiboek irudimenaren erabilera bultzatzen dute, sormena indartzera gonbidatzen dute eta txikienek hainbat trebetasun garatuko dituzte, hala nola sozializazioa, trebetasuna, logika, komunikazioa, emozioak eta oreka.

Haurren eremuak 140m2ko azalera du, eta honako elementu hauek barne hartzen ditu:

  • Joko anitzeko egitura hiru plataformarekin, dorreak, zubia, joko hezitzaileen panelak, eskalada sarea eta bi txirrista.
  • Bi kulunka: bat itxia, gomazko eserleku lauarekin, eta bestea biribila, hamaka estilokoa.
  • Joko hezitzailedun panelekin osatutako bigarren egitura bat.
  • Balantzina, pertsona bakarra edo bi ibiltzeko modukoa.
  • Tatxetak.

Parkeko elementu guztiak altzairuzko plaken gainean muntatu dira, jokoei eusteko metalezko hanketan soldatuta. Plakak bi osagaiko epoxi erretxina bidezko itsasgarriarekin lotuta daude lurzorura, eta, beraz, ez da kaleko zorua zulatu, ur filtrazioak ekiditeko. Elementu guztiek kautxuzko segurtasun-lurzorua dute, eroriz gero haurrak babesteko.

Bestalde, datozen egunetan Santa Ana-Iparragirreko (150 m2) eta San Antonio auzoko (130 m2) parkeak berritzeko lanak amaituko dira. Urbabil enpresa izan da obren esleipenduna, eta 63.463 euroko aurrekontua izango du guztira.

Lotutako albisteak

Imagen
23.04.25
Odola emateko aukera izango dugu gaur

Autobusa Bizkaiko Etorbidean izango da bederatziak eta laurdenetatik ordu 2etara eta lau eta erdietatik iluntzeko bederatzietara bitartean
Imagen
03.04.25
Mankomunitateak ostiralera arte luzatu du txartelak Ermuan jasotzeko epea

Merkatu plaza zaharrean 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara ordutegian
Imagen
15.11.24
Irisgarritasun-elementu mekanikoetan ditugu matxuren egoera

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du