Korrikak Ermua zeharkatuko du apirilaren 1ean

20.01.22
Euskara

Goizeko 9ak aldera iritsiko da Mallabitik Eibarrera eta Gipuzkoara jarraitzeko

Korrikaren hogeita bigarren edizioa martxoaren 31n hasiko da Amurrion (Araba) eta apirilaren 10ean amaituko da Donostian.

AEK-k atzo aurkeztu zuen Korrikaren 22. edizioa, iaz egitekoa zena eta Covid-19aren pandemiaren ondorioz bertan behera utzi behar izan zena. Euskararen aldeko martxa herrikoiaren ibilbideak jasotzen duenez Amurriotik abiatuko da martxoaren 31n eta, etenik gabeko hamaika egun jarraian igaro ondoren, Donostian amaituko da apirilaren 10ean. Edizio honetan lasterketa hiru aldiz pasatuko da Bizkaitik. Otsailaren 1ean irekiko da kilometroak erreserbatzeko aukera. Ermuan batzorde batek koordinatuko du jarduera.

Ekimena Amurriotik abiatuko da, abenduaren 31n, 16:30ean, eta arratsaldean Bizkaiko Uribeko herriak zeharkatuko ditu berriro Araban sartzeko. Apirilaren 1eko gaua Bizkaian igaroko du Korrikak, egunsentian Durangaldera iristeko. Goizeko 08:10ak aldera Zaldibar zeharkatuko du, Mallabitik jarraitzeko eta Ermura iritsi eta zeharkatuko du bederatziak inguruan, Eibarrera eta Gipuzkoarantz joateko segidan.

Korrikaren 22. edizioa egingo da aurten, "HitzEkin" elkarketaren lelopean. AEK-k bere jatorria eta zentzua azaldu ditu: "Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea. Euskarak aurrera egin nahi badu, euskaldun (pro)aktiboak behar ditu, konbentzimendutik ekintzara, praktikara, jauzi egingo dutenak".

Korrikaren 22. edizioa girotuko duen abestiak ere izen bera du. Nerea Urbizu da zuzendari artistikoa. Hitzak Sustrai Colinarenak dira eta Ane Garciak, Anarik eta Nerea Urbizuk abesten dituzte. Eymard Uberetagoena (Tripulante Produce) da bideokliparen ekoizlea.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
15.04.25
Udalak euskara sustatzeko aurtengo dirulaguntza lerroak zabaldu berri ditu

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago