Hainbat idazlek parte hartu dute liburutegiko irakurketa taldeetan
Irakurzaletasuna sustatzeko udal liburutegiak antolatu dituen ekintzetan hainbat egilek hartu dute parte azken hilabeteetan.
Komikien irakurketa klubean, Mikel Begoñak eta Iñaketek Ötzi elurretako gizon misteriotsuaren inguruan egin duten lanaren berri eman dute. Haren gorputz momifikatua 1991n agertu zen Alpeetan, eta haren bizitza misteriotsuak hiru album argitaratzeko aukera eman die haren balizko bizimoduaren inguruan. Hil honetan bertan, Susanna Martinek Irse o morir – Alde egin edo hil izeneko komikia aurkeztu dio klubari, errefuxiatuen bizitzari buruzkoa, CEAR Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordearen eskutik argitaratua.
Gazteen irakurketa klubean, Fernando Morillo idazlea 9 eta 11 urte bitarteko irakurleekin bildu da Sua piztea baizik liburuaz hitz egiteko.
Hizkuntza ezberdinetako irakurketa klubei dagokienez, frantsesezko taldeak Lecia Caris idazleari harrera egin dio bideokonferentzia bidez Les Oubliées de Saint-François eleberriari buruz hitz egiteko; euskarazko klubean parte hartu dutenek, berriz, Uxue Alberdi izan dute eurekin Kontrako eztarritik lanari buruz hitz egiteko. Otsailean, bestalde, Txani Rodriguez azken Euskadi Literatura Saria Ermura hurbilduko da, gaztelaniazko irakurketa elkartearekin hitz egiteko eta Los ultimos romanticos lan saritua komentatzeko.
Ikasleekin topaketak
Herriko ikastetxeek ere hainbat egileren bisita jaso dute, beren obrak giro lasaian komentatzeko. Hala, Patxi Zubizarretak, Antton Kazabonek eta Maribel Aiertzak San Lorentzo ikastetxeko ikasleekin bat egin dute, eta azken honek Eskolabarriko ikasleekin ere solasaldi alaiak izan ditu.
Anaitasuna Ikastolan Iñaki Zubeldia izan da bere lanetako batzuei buruz hitz egiten, eta Ongarai Eskolan Txabi Arnal ermuarra izan da, Torlojuak liburuaren eskutik, ikastetxeko ikasleekin bildu dena.
Pi Ortiz Barakaldoko komikigileak, bestalde, Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuko Ile-apainketako moduluko ikasleekin hitz egin du, bere esperientzia pertsonala partekatzeko. Esperientzia hori Peluqueras komiki dibertigarrian islatu du.
Liburutegiak herriko irakasleen eta gurasoen topaketa ere antolatu du Begoña Ibarrola idazle eta psikopedagogoarekin, ipuinen bidez haurrengan emozioen garapena lantzeko.
Tokiko idazleei babesa
Azkenik, udal liburutegiak toki bat eskaini die bertako emakumezko idazleei. Hala, urteko azken hilabetean, Amaia Galindo eta Sarah Serrano ermuarrek Retales de un instante contigo y Creciendo euren lanak aurkeztu dituzte Lobiano Kultur Gunean, baita Ruth Armas kanariarrak ere, Ermuan bizi denak, Cantame una de Mecano bere bigarren eleberria.
Lotutako albisteak

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo