Covid-19aren aurkako prebentzio neurriak otsailaren 13ra arte luzatu ditu Eusko Jaurlaritzak

31.01.22
Gizartea

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak Lehendakariaren 2/2022 Dekretua argitaratu du ostiral honetan, urtarrilak 28, Covid-19ari aurre egiteko indarrean dauden prebentzio-neurriei jarraipena emateko. Neurri horiek bi astez luzatuko dira, otsailaren 13ra arte, igandea.

Indarrean jarraituko duten neurriak honakoak dira:

  1. Itxiera 01:00etan. Merkataritzako, gizarte- eta kultur-jarduera guztiak eta jatetxe eta ostalaritza establezimenduak ixteko gehieneko ordutegia da.
  2. Garraio publikoan, gehieneko irteera ordua 02:00ak izango dira.
  3. 60%ko edukiera. Oro har, edukiera mota guztietako establezimenduetan eta barne-esparruetan edukiera mugatuta dago. Horrez gain, edozein motatako ekitaldietako esparruetan gehienez 600 pertsona egon daitezke barrualdean eta 800 kanpoaldean; esparruaren edukieraren arabera gehiagokoa izan daiteke.
  4. Zutik kontsumitzea debekatuta ostalaritzako establezimenduetan, jatetxeetan, diskoteketan eta gaueko aisialdiko gainerako lokaletan. Mahai edo mahai multzo bakoitzeko ezingo dira 10 pertsona baino gehiago bildu, ez barrualdean ez terrazetan, eta beti 1,5 metro izango dira mahai artean. Arau berak aplikatzen dira txokoetan, lonjetan eta sozietateetan.
  5. Barne-instalazioetako kirol-jarduera gehienez 10 pertsonako taldeetan egituratuko da, eta aldagelen erabilera % 50eko okupaziora mugatuko da.

Covid pasaportearen derrigortasuna

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak Europar Batasuneko Covid Digital Ziurtagiriaren ("Covid Pasaportea") eskakizuna zabaltzeko eskatu dio Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiari. Gaur egun, nahitaezkoa da dokumentu hau erakustea Euskadi osoko ostalaritza, ekitaldi, gimnasio, ospitale, egoitza eta espetxeetara bisitak egiteko.

Eskakizun hori gaur, urtarrilak 31, arte dago indarrean, baina Eusko Jaurlaritzak epea otsailaren 13ra arte luzatzeko eskatu dio EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari, eta hoteletara, turismo-ostatuetara eta joko-aretoetara eta apustuetara derrigortzeko. Covid paseari buruzko erabakia astearte honetan, hilaren 1ean, jakinaraziko da.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.