Merkataritza Bulego Teknikoa izango dugu Ermuan sektoreari babesa emateko

01.02.22
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso du Merkataritza Bulego Tekniko gisa eratzeko. Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Merkataritza zuzendariaren 2021eko abenduaren 27ko ebazpenak adierazten duenez, EMOEk 36.017,78 euroko laguntza izango du Ermua, Soraluze eta Elgoibarko saltokiei laguntzeko hainbat ekintza egin ahal izateko.

Merkataritza Bulego Teknikoa inguruko establezimenduei interesatzen zaizkien gaietan aholkua eta laguntza emateko sortu da, denboran iraungo duen merkataritza dinamikoa lortzeko. Horrela, pandemiaren ondorioak bertatik bertara pairatu dituen eta lehiakorra izaten jarraitzeko birziklatu egin behar den sektore bati eusten eta hazten laguntzen zaio.

Honako ekintza hauek egingo dira, besteak beste:

Kalitate-prozesuen eta teknologia berrien sentsibilizazioa eta hedapena: Saltokitik Enpresara programa ezartzen laguntzea; sektorearentzat interesgarriak izan daitezkeen informazio orokorrak zabaltzea (programak, albisteak, araudiak, kanpainak); 5S metodologia ezartzea merkataritza-formatuetan; Dendago proiektua abian jartzea, Euskadiko saltoki txikientzako online salmenta-plataforma, merkataritza elektronikorako urratsak erraztuz; kalitate-prozesuen eta teknologia berrien inguruan sentsibilizatzea eta hedapena egitea; eta Preskriptor web-espazioa ezagutaraztea, prezio eta baldintza hobekuntzak bilatzeko.

Lankidetza bertikaleko prozesuak bultzatzea – banaketa-katean: Euskal Produktuak plataformaren zabalkundean eta elektrizitatearen, gasaren eta segurtasunaren arloko prezioen negoziazioan laguntzea.

Covid-19aren pandemiaren ondorio ekonomikoak arintzeko ekintza estrategikoak bultzatzea: finantzaketarekin lotutako gaiei buruzko prestakuntza.

Berrikuntzarekin lotutako prozesuen sentsibilizazioa eta zabalkundea: EMOEk Bizkaidendak-ekin elkarlanean jardungo du merkataritzan, zerbitzuetan eta ostalaritzan kontziliazioa lantzeko plan pilotua prestatzeko. Halaber, Ticket Bai-rekin zerikusia duten gaiak ere landuko dira.

Enpresa-transmisioko eta ikaskuntzako prozesuen jarraipena eta sustapena: kategoria horren barruan, enpresa-transmisioari buruzko proiektu pilotu bat landuko da tokiko eragileekin.

Ekonomia jasangarriarekin eta ondarearekin, kulturarekin eta ingurumenarekin lotutako estrategiak garatzea: arlo horretan, hondakinen plan pilotu batean sakonduko da.

Hirugarren sektoreko estrategiak bultzatzea udal- eta/edo eskualde-mailan: laguntza eskainiko da udal- eta/edo lurralde-dinamizazioko kanpainetan, eta kontsumoko arbitraje-sistema zabaltzeko eta lotutako jardunbide egokietan prestatzeko ekintzak egingo dira, Kontsumobiderekin lankidetzan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu