Ur-sarea berritzeko obrak Zubiaurren eta Okin Zurin
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak Okin Zuri auzoko eta Zubiaurreko goiko aldeko (46-52 atarien artean) ur-hornidurako sarea berritzeko lanak hasi ditu.
Obra honetan, edateko uraren hornidura-sare orokorraren zati bat ordeztuko da, baita eremu horretako etxebizitza-eraikin bakoitzera arteko hartuneak ere, komunitateen barne-lerroarekin lotzeko punturaino. Hala, sare zaharra kenduko da, tarte osoan galdaketa-hodiak sartzeko.
Lanen enpresa esleipenduna Bermeosolo da, eta obrek 10 aste inguru iraungo dutela aurreikusi du. Denbora horretan, aparkaleku batzuk kenduko dira aldi baterako, zangak errepidean egingo baitira. Kendu beharreko plazak aldatuz joango dira, une bakoitzean obrak egiten ari diren eremuaren arabera. Espaloietan, ordea, ez du eraginik izango eta ez da oinezkoen zirkulazioa etengo.
Lan horiek jarraipena ematen diete 2019an Zubiaurreko beheko aldean eta udalerriko beste toki batzuetan sarearen kalitatea hobetzeko egindakoei.
Lotutako albisteak
Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago