Bai.k: txirrindularitzan pertsonen eta materialaren segurtasuna areagotzen duen gailua

07.02.22
Ekonomi Sustapena

''Ermuan egindako produktua'', inguruko enpresen lankidetzarekin garatua

Mundo Pirulina SMa da Bai.k izen komertzialeko produktu teknologiko bat garatu duen ekintzaile ermuarraren enpresak (Bai kirolak, hitzen laburdura eta hitz jokoa, ingelesez ''bike'' ahoskatzen dena); IoT (Gauzen Internet) teknologietan oinarritutako produktua da, eta txirrindularia eta bere bizikleta babestea du funtzionalitate nagusi. Enpresa horrek Izarra Centren du egoitza; Izarra Fundazioaren eta Ermuko Udalaren babesa du.

Bai.k produktuak, besteak beste, bizikletaren mugimendua detektatzen duen eta jabeari dei baten bidez abisatzen dion sistema elektronikoa du, non dagoen kontuan hartu gabe (Europa osoan); horrez gain, erorikoak detektatzen dituen mekanismoa ere badarama, istripu-kasuetan aurrez definitutako pertsona bati automatikoki abisatzen diona. Azken belaunaldiko ekipamendua, bizikletaren erabiltzaileen bi arazo handienei aurre egiteko: lapurretei eta erorikoei.

Bai.k-ren ezaugarriak eta zehaztapenak

Gailua gure bizikletarekin integratu eta mimetizatzen da, oharkabean pasatzeko horren beste osagai bat bezala diseinatuta baitago: ur potearen euskarri. Bizikleten sektoreko eskakizun handienak betetzen ditu, diseinu unibertsala eta 75 gramoko pisu arina baititu. Poliamida 12an (termoplastiko aurreratuena) fabrikatuta dago, eta ingurumen-baldintza guztiei aurre egiteko gai da. Segurtasun-torloju esklusiboekin lotuta dagoen ur potearen euskarri bat, giltza bakarra duena kendu ezin izateko. Sistemak honako hauek eskaintzen ditu:

  • Erabiltzaileari lapurreta-abisua ematea, dagoen tokian bertan.
  • Bizikleta non dagoen adieraztea lapurretaren kasuan (geo kokapena).
  • Erorikoaren abisua ematea aurrez adierazi dugun pertsonari, kokapen zehatza adieraziz.
  • Bai.k zerbitzuak urrutitik aktibatu ahal izatea.
  • Egindako ibilbidera hirugarren pertsonek sartzea webgunetik.
  • Mugikorrarekin sinkronizatuta edo modu autonomoan funtzionatzen du.
  • IOS eta Android sistemak.

Lankidetza-hitzarmena Euskadi Fundazioarekin, bere ekipoetan erabiltzen hasteko

Enpresak jada salgai du Bai.k gailua eta harrera positiboa izan du merkatuan. Produktu berritzailea da, kalitatezkoa, jaiotzen den lurraldeari lotuta dagoen eta oso zorrotza den sektore batentzat. Mundo Pirulina S.M.k %100eko euskal produktua garatu du EAEn kokatutako beste enpresa batzuekin batera (sorkuntza, diseinua eta fabrikazioa). Txirrindularitza moderno eta inklusiboaren garapenean lagundu nahi duen balio erantsia du. XXI. mendeko txirrindularitza. Horri esker, Euskadi Fundazioaren enpresa laguntzailea eta hornitzailea izango da. Fundazioak Bai.k gailua jarri et erabiltzen hasi da UCI Pro Team taldean, kirolariek nahiz bizikletak segurtasun gehiago izateko entrenamenduetan. Euskadi Fundazioko talde guztietan jarriko da pixkanaka Bai.k gailua.

Lankidetza horrek helburu bikoitza du: batetik, Fundazioko txirrindularien segurtasuna hobetzea, arreta-sistemen erantzun-denborak hobetuko dituen alerta elektronikoko aplikazio baten bidez, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoan bizikletaren sektoreko enpresa berriak sortzen eta finkatzen laguntzea.

Non eros dezaket Bai.k gailua?

www.bai-k.com webgunearen bidez eros dezakegu Bai.k, baita Elgoibarko Bike360 enpresaren bidez ere, Mikel Landa eta Aitor Galdos txirrindulariek irekitakoa, besteak beste, eta Bizi''k enpresaren bidez.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren