Martxoaren 8ko jarduerak iragarriko dituen grafismoa aukeratu da

10.02.22
Berdintasuna

Ermuak badu ‘Martxoak 8'', Emakumearen Nazioarteko Eguneko egitaraua eta kartelak irudi izango den grafismoa. Epaimahaia gaur bildu da, "que no nos vengan con el mismo cuento" izeneko lanari eman dio saria. Ilustrazioa Ermuko Sonia García Fuentesek egin du, Publizitatean lizentziatua eta diseinu grafikoko prestakuntza duena. Egileak 600 euroko saria eta egiaztagiria jasoko ditu. Egun gutxitan jasotzen duen bigarren saria da, Inauterietako kartel lehiaketako saria ere eskuratu baitu. Bere bi lan horiek aurtengo kartelak eta argitalpenak ilustratuko dituzte. Epaimahaia bost emakumek osatu dute: artearen sektoreko hiru profesionalek, Berdintasunaren Kontseiluko kide batek eta arloko zinegotzi den Beatriz Gamizek.

Epaimahaiak aukeratutako kartelaren xehetasunak azpimarratu ditu, elementuak kontrastatzen eta konbinatzen baititu: teknika, tipografia diseinuan oso irudi indartsuarekin integratzea, kolore moreko kaperutxu ahaldundu bat, protagonista eta aldarrikapen batekin, otsoek bezala uluka egiten baitu. Grafologikoki aurpegiak ezkerrera begiratzea ere azpimarratu nahi izan dute, iraganeko idealak oroitzen dituen esanahiaz.

Egileak txano more baten irudia erabiltzen du ezbeharraren aurrean hazten den, beldurrik ez duen eta ipuin klasikoan duen rola aldatzean estereotipoak hausten dituen emakume bat irudikatuz. Kaperutxo ahaldundu hori, basoa bera baino handiagoa eta indarrez ohiu egiten duena, isiltasuna baztertuz eta ez daudenengatik amorrua eta mina ere erakutsiz. Ez daitezela beti ipuin berarekin etorri!

Aurtengo kartel lehiaketara 13 obra aurkeztu dira guztira, beste horrenbeste egilerenak.

Lotutako albisteak

Imagen
16.07.25
Jokabide matxistarik eta eraso sexistarik gabeko jaien alde

Berdintasun alorrak sentsibilizazio kanpaina garatuko du eta 'Puntu moreak' kalean jarriko ditu jaietako bost egunetan
Imagen
09.07.25
‘ZainSare’ programaren hiru udalerri pilotuetako bat izango da Ermua

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu du gaur, Arrasate eta Amurriorekin batera
Imagen
24.06.25
Harrotasunaren eguna ospatu Emakumearen Topagunean, irudiz eta gogoetaz

LGTBIAQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta (ekainak 28), Ermuko Emakumearen Topaguneak jarduera kultural berezia egingo du