Inauteriko koadrilen kalejira-lehiaketa berreskuratuko aurten
Izena emateko epea datorren astelehenean, otsailak 13an hasiko da
Ermuko Udalak mozorrotutako koadrilen lehiaketa eta desfilea antolatu ditu hirugarren urtez, iaz pandemiaren ondorioz jaiak bertan behera utzi behar izan baitziren. Desfile eta lehiaketa otsailaren 26an egingo da, Inauterietako larunbatean. Sari bakarra egongo da: Ermua Antzokiko programazioko ikuskizun batera joateko sarrera bana emango zaie irabazten duen koadrilako kide bakoitzari, eta herriko jatetxe batean bazkaria ordaindu guztientzat. Ikuskizuna Ermuko Udaleko kultura sailak aukeratuko du.
Desfilea otsailaren 26ko larunbatean egingo da, eguerdiko 12:30etik aurrera, eta edozein adinetako 10 pertsona edo gehiagok osatutako taldeek parte hartu ahalko dute horretan. Mozorrotzeko gaia erabat librea da, baina taldekide guztien mozorroek gai berdinarekiko lotura zuzena izan beharko dute.
Kalejira Zubiaurre kaleko 24 zenbakitik abiatuko da, eta Probaleku, Baldespina Markesa eta Erdikokale kaleetatik igaroko da Orbe Kardinala plazan amaitu aurretik.
Kalejira-lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da izena ematea, horretarako hainbat aukera daudelarik, Lobiano Kulturgunera bertara joatea otsailaren 13tik aurrera, kultura@udalermua.net helbide elektronikora idaztea edo, desfilearen egun berean, hasi baino 10 minutu lehenago arte, antolatzaileek Orbe Kardinala plazan jarriko duten mahaian izena emateko fitxa betetzea. Edozein modura ere, koadrilaren izena, mozorroaren gaia eta partaide kopurua adierazi beharko dira, eta taldeko arduradun batek kalejirako zenbakia jasotzera gerturatu beharko du mahaira. Zenbaki horrek identifikatuko du taldea eta bere lekua ibilbidean zehar.
Desfilean zehar, epaimahaikideek taldeak aukeratu duen gaia eta kideen mozorroak baloratuko dituzte, baita kalejiran zehar duten animazioa (abestiak, instrumentuak, dantzak, etab.) eta tresna, tramankulu eta karrozen erabilera ere. Erabakia larunbateko 20:00etan jakinaraziko da Orbe Kardinala plazan, haurren mozorro lehiaketaren ostean.
Sari bakarra egongo da: Ermua Antzokiko programazioko ikuskizun batera joateko sarrera bana emango zaie irabazten duen kuadrillako kide guztiei, eta herriko jatetxe batean bazkaria egiteko balea guztientzat. Ikuskizuna Ermuko Udaleko kultura sailak aukeratuko du.
Lehiaketara aurkezteak hori arautzen duen oinarriak eta epaimahaiaren erabakia onartzen direla dakar inplizituki. Epaimahaiak lehiaketa hutsal deklaratu ahal izango du. Informazio gehiago behar izanez gero, Lobiano Kulturgunera jo daiteke astelehenetik ostiralera edo 943 70 87 00 telefono zenbakira deitu.
Lotutako albisteak

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude