Tanttakak ‘Mi hijo sólo camina un poco más lento’ tituluko antzezpena dakar Antzokira

15.02.22
Ermua Antzokia

Tanttaka Teatroa konpainiak ''Mi hijo sólo camina un poco más lento'' tituluko antzezlana taularatuko du ostiral honetan Ermua Antzokian, arratsaldeko zortzi eta erdietatik aurrera. Istorio ederra da, testu erabat unibertsala duena, eta egilearen izena ezagutu gabe ez genuke inoiz pentsatuko Balkanetan idatzita dagoenik. Sarrerak 12 euro balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Lobiano Kulturgunean, orotariko kutxazainen sarean eta Kutxabanken webgunean edo txarteldegian emanaldia hasi arte. Antzezpena gaztelaniaz izango da.

Ivor Martinic antzerkigile kroaziarrak idatzitako testua da. Fernando Bernuesek zuzentzen du, eta aktore ezagunak ditugu aktoreen artean: Ane Gabirain, José Ramón Soroiz, Mireia Gabilondo, Martxelo Rubio eta Dorleta Urretabizkaia, besteak beste. Antzezpenak 90 minutu irauten du.

Sinopsia

Mia ezinbesteko emakumea da, beste asko bezala; ezinbestekoa bere etxeko eguneroko bizitzan. Bere deabruen aurka borrokatzen du, ama, aita, alaba eta senar "disidente" bat zaintzen dituen bitartean, baina norbaitengan jartzen badu bere indar eta ilusioa, bere seme Brankorengan da, pixkanaka mugikortasuna galarazten ari zaion izen gabeko gaixotasun bat baitu. Gaur, Brankok 25 urte bete ditu, eta bere familia "akastunak" (gaur "disfuntzional" deituko genioke) festa bat prestatu dio. Hori izango da abiapuntua inoiz garrantzitsua izan zenaz eta gure arreta guztia merezi duenaz hitz egiteko, umorez, xalotasunez eta zintzotasun basatiz: oroimena, familia, denboraren joana, desberdina dena onartzea, gaztetasuna, maitasuna, beldurra, bakardadea, edertasuna, abandonua, eromena, gaixotasuna... Bizitza bera, gordina.

"Nire semea pixka bat motelago ibiltzen da" testu bikaina da eta ez da hitz egiteko modu soila. Sari ugari jaso ditu eta hainbat eta hainbat herrialdetako agertokietan ari dira antzezten, etengabe. Familiaren etxea izango da kokalekua, eta hantxe biziko ditugu hainbat egoera; batzuk barregarriak, beste batzuk krudelak edo hunkigarriak, eta asko sailkatzeko zailak. Pertsonaien adin aniztasuna deigarria da oso: aitona-amonak, amak, seme-alaba nerabeak, denetarik dago, eta erregistro zabal horrek piezari barietate eta aberastasun izugarria ematen dio. Bestalde, harrigarria da testua berehalako errealitate batean idatzita egon litekeela pentsatzea. Gure geografia industrialeko edozein auzo proletariotan kokatuta imajina dezakegu lasai asko, baita landa ingurunean ere, giro euskaldun batean. Emanaldiaren egilearen edo pertsonaien izena jakin gabe, ez genuke inoiz pentsatuko Balkanetatik datorkigun istorio bat denik. Hori gertatzen da testu handiekin, argi eta garbi unibertsalak diren horiekin.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan