Euskarazko piropo lehiaketa: sormena eta errespetua, eragin irudimenari!

15.02.22
Euskara

Ermuko Udaleko Euskara Sailak San Valentin egunarekin batera hamabosgarren Piropo Lehiaketa antolatu du. Ekimen honen helburua ermuar eta hiztun guztion artean euskara eta bere erabilera sustatzea da, eremu guztietara zabalduz modu sortzaile, adierazkor, ez-sexista eta ludikoan erabilita.

Lehiaketa honetan parte hartu nahi duenak euskaraz idatzitako piropoak aurkeztu besterik ez du egin behar. Horretarako, euskarazko piropoa idatzi behar du, eta horri autorearen adina eta harremanetarako telefonoa erantsiz bidali, euskara@udalermua.net helbidera edo WhatsApp mezularitza bidez 616 02 75 85 telefono zenbakira.

Oinarrietan aurreikusitakoaren arabera hiru maila edo kategoria daude partehartzaileek duten adinaren arabera, kategoria bakoitzean irabazle bat hautatuko delarik. Honakoak izango dira sariak:

  • 15 urtetik beherakoen mailan: 50 euroko erosketa-txekea.
  • 15etik gora eta 18 urtetik beherakoen mailan: 100 euroko erosketa-txekea.
  • 18 urtetik gorakoen mailan: Sasoian Jartzeko Talaso Zirkuitua, Masajea Aromaterapiarekin eta bazkaria Donostiako La Perla jatetxean bi pertsonentzat.

Piropoak otsailaren 14tik, San Valentin egunetik, martxoaren 11ra birtartean aurkeztu daitezke. Ondoren, epaimahaiak piropoak aztertu eta erabakia hartuko du. Horretarako kontuan hartuko ditu, besteak beste, originaltasuna, sormena, luzera, itzulpena edo moldaketa ez izatea eta iraingarria edo sexista ez izatea. Euskara sailak ermuar guztiei dei egiten die lehiaketan parte hartzera animatu daitezen.

Argibide gehiagorako, ikus itzazu deialdiaren oinarriak.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
15.04.25
Udalak euskara sustatzeko aurtengo dirulaguntza lerroak zabaldu berri ditu

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago