Impulso Cognitivok 60 eta 70 urte bitarteko pertsonentzako hobekuntza kognitiboko programa aurkeztu du

17.02.22
Ekonomi Sustapena

Ermuan kokatutako enpresak Asian eta Amerikan jada garatu den nazioarteko proiektua koordinatuko du Euskadin

Nazioarteko ikerketa berritzaile bat iritsi da Euskadira herriko Impulso Cognitivo enpresaren eskutik. 60cog70 du izena, eta 60 eta 70 urte bitarteko pertsonentzako ebaluazio eta entrenamendu kognitibo pertsonalizatuko doako online programa da, parte-hartzaileen gaitasun kognitiboak hobetzea helburu duena.

Ikerketa proiektu zientifiko aitzindari handi baten parte da programa, dagoeneko Asia eta Amerikako herrialdeetan inplementatua, 60-70 urte bitarteko pertsonen trebetasun kognitiboak ebaluatu eta hobetu nahi dituena onlineko joko errazen bidez. Impulso Cognitivo arduratuko da programa Euskadira hurbiltzeaz. Programa mediku eta neurozientifikoek garatuko dute eta 1.000 pertsona baino gehiagorentzat izango da.

60cog70 proiektuan parte hartzean honako urrats hauek beteko dira:

  • 90 minutuko hasierako ebaluazioa, proiektuaren eta lehen proben inguruko azalpenarekin. Fase hori aurrez aurrekoa izango da, eta Ermuan, Donostian edo Bilbon egin ahal izango da martxoan.
  • 10 asteko entrenamendu kognitiboko online programa. Parte-hartzaile bakoitzak 10-15 minutu emango ditu egunean bere gaitasunak modu ludikoan entrenatzeko, ordenagailuan, tabletan edo telefonoan jolastuz.
  • Entrenamendu ondoko ebaluazioa, honakoa ere online.
  • Proiektuan parte hartzen duten pertsonek urtebetez onlineko entrenamendu kognitiboak egiteko aukera izango dute doan, bakoitzaren eskakizunetara erabat egokituta.

Jon Andoni Duñabeitia Impulso Cognitivo enpresako zuzendari zientifikoaren arabera, proiektu honek adinekoek edo erretirorako trantsizioan daudenek maila kognitiboan ere  bizitza osasuntsua izateko duten beharrari erantzuteko aukera emango du. Duñabeitiak dioenez, 60 urtetik gorako pertsonei prozesu honetan laguntzeak garuneko osasuna eta osasun kognitiboa gizartearen erantzukizun gisa ulertzen lagunduko du.

Proiektuan izena ematea guztiz doakoa da, eta esteka honen bidez egin daiteke.

60cog70 proiektuaz gain, Impulso Cognitivok adimen artifizialean oinarritutako programa bat garatzeko asmoa du, gaixotasun neurodegeneratiboak edo beste disfuntzio kognitibo batzuk dituzten pertsonak identifikatzeko.

Bizkaia Mentoring Network

Bizkaiko Foru Aldundiak Impulso Cognitivo aukeratu du Bizkaia Mentoring Network programan parte hartzeko. Horri esker, tokiko enpresak sustapen kognitiboko potentzial handiko proiektua bizkortzeko orientazio-zerbitzu indibiduala jasoko du, mentore esleitua duena.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren