Herriko kirol eskaintza lau hilean behin jaso eta zabalduko du Ermuak

18.02.22
Kirolak

Kiroldegiko lehor eta heze ikastaroen eskaintza integrala, Ermua Mugi proiektua eta Artarrai mendi taldearen jarduerak biltzen dituen triptikoa argitaratu eta banatu du Kirol alorrak

Kirol alorrak hedabide berri bat ireki du herrian kirola egiteko eta gozatzeko ditugun aukera ugariak modu integralean ezagutarazteko. Helburua Ermua Kirolen eta udal kirol zerbitzuaren ikuspegi globala eskaintzea da, baita klubek eta kolektiboek antolatu eta eskaintzen dituztenena ere, bizitza aktibo eta osasungarria baten mesedetan. Horretarako, hemendik aurrera, eskaintza hori dokumentu batean jasoko dute, lauhileko bakoitzeko, agiriak irakurketa erraza eta diseinu erakargarria izango duelarik. Asmoa da modu integralean ekitea eta eskaintzaren zabaltasuna jasotzea, eskola elkarteen, kluben edo herritarren beste jarduera batzuen gauzak ere jaso eta txeratatuz. Kirolak bere begirada zabaldu nahi du, jarduera fisikoa espazio publikoan egitea erraztu, elkarlanean aritu, sare aberasgarriak ezarri, beste eragile batzuekiko elkarrizketan eta feed-back-ean sakondu, instalazioen kudeaketara soilik mugatu gabe.

Urtarriletik apirilera bitarteko jarduerak zehazten dituen triptikoa Ermuan bizi garenon postontzietara iritsi berri da. Horren ondoren, maiatza-abuztua eta iraila-abenduari dagozkion laburpenak etorriko dira. Hurrengo aleak ere gure etxeetara zuzenean bidaliko zaizkigu.

Liburuxkaren ezaugarri teknikoak eta datuak

Kuatrikromian (koloretan) inprimatutako 7.300 liburuxka argitaratu dira, 130 gramoko paper birziklatuan. A3 tamaina du (300x420), eta bi poltsako tolestura eszentrikoak eta gurutzea ditu, azkenean 15x15 cm-ko tamainan gera dadin. Zazpi mila ale banatu dira etxeetara postontzietan, eta gainerako hirurehun aleak udal-bulegoetan (Abiapuntu, Izarra, Lobiano, Liburutegia, Betiondo, Emakumearen Etxea, eta abar) eta ohiko beste leku batzuetan (osasun-zentroa edo Haurreskolan) eskainiko dira.

Liburuxka erregistratuta dago eta BI-102-2022 Tokiko Gordailuaren zenbakia du. Horri esker, ale batzuk Eusko Jaurlaritzara bidaliko dira, artxibo orokorrean gordetzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.25
Betiondoko igerilekua prestatzeko lanetan, laster irekiko baita

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira
Imagen
28.05.25
Ermua Kirolak-ek web atal berria estreinatu du

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia
Imagen
27.05.25
XVI. Aizkolari lehiaketa egingo da igandean plazan

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan