Inauteriak bidean eta programa prest!

18.02.22
Kultura eta Gazteria

2022ko Inauterietarako egun gutxi batzuk baino ez dira geratzen, eta aurten bai, jaiez gozatzeko aukera izango dugu. Pandemiako neurri murriztaileak gutxitu egin dira, baina ez dugu arreta jaitsi behar, oraindik ez baitugu gaindituta. Hala ere, aurtengoan jarduera gehienak berreskuratuko ditugu, hala nola kalejirak eta aire zabaleko berbenak; hori bai, maskara erabiliz eta zuhurtasunez jokatuz. Bertan behera geratu den jarduera bakarra ostegun gizeneko oilarraren ohiko proba izan da.

Ermuko udal Kultura Sailak, jada, prest eta lotua du inauteriko egitaraua, zeina etxeko postontzian jaso dugun.

Sonia Garcia ermuarraren Aktore nagusia izeneko kartela aurtengo programaren azala. Jarduerak datorren ostegunean, otsailak 24, hasiko dira, Ostegun gizen deritzon egunean. Seiretan hasiko da Orbe Kardinala plazan, Xaibor DJaren disko-festa alaia gaztetxoentzat.

Ostiralean, Hartza Eguna ospatuko dugu, eta sei eta erdietan kalejira abiatuko da Lobiano Kulturgunetik.

Larunbata, otsailaren 26a, izango da Inauteri jaietako egunik handiena eta koloretsuena. 12:30ean hasiko da egitaraua, kuadrillen arteko kalejira-lehiaketaren lehenengo edizioarekin. Irulitxa txarangak ere parte hartuko du eguerdiko kalejiran, eta kuadrilla irabazlea 20:00etan jakinaraziko da. Ordura arte, baina, haurrak izango dira protagonista. 17:30ean txokolatada izango dute, 18:00etan erromeria Azkona taldearekin eta 19:30ean mozorro lehiaketa. Gauean, 23:00etatik aurrera, Los40k irratsaioko DJ jaiak musika jarriko dio Inauteriko gau nagusiari.

Azken jaieguna martxoaren 1a, asteartea, izango da, eta haurrentzako diskotekarekin hasiko dira jarduerak 16:00etan. Tiritirantes taldearen ''Ulterior, bidaia'' kale ikuskizuna izango dugu 18:00etan, eta Ustekabe txaranga herriko kaleetan zehar abiatuko da 19:00etatik aurrera. Jaiei amaiera emateko, Oihan Vega DJ ezagunak disko-festa eskainiko du gaueko 11etan.

Ekitaldi guztiak Orbe Kardinala plazan izango dira. Programa lerro hauen ostean kontsultatu dezakezu.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude