Txoko Morea irakurketa klub feminista Emakumeen Topalekuan

22.02.22
Berdintasuna

Ermuko Emakumeen Jabekuntza Eskolak Txoko Morea izeneko irakurketa talde feminista antolatu du ikasturte honetarako.

Batzuetan ez gara ausartzen obra klasiko jakin batzuk irakurtzera, baina lagunartean egiten badugu, errazagoa dirudi. Horregatik, tailer honek elkarrizketa feministarako gunea zabaltzen du, irakurketatik abiatuta, literaturaren kanona despatriarkalizatzeko eta entzuteko talde bat sortzeko.

Tailerra aurretik irakurri den liburu bati buruzko iritziak taldean trukatzera bideratuta dago, horrela, liburuen irakurketa pertsonala gainerako parte-hartzaileen ekarpenekin aberastuko da. Irakurketa generoa askotarikoa izango da: eleberria, poesia edo saiakera, gai feministez edo emakumeen egoeraz eta errealitateaz mintzatzeko.

Ez galdu aukera gaurko eta atzoko egileen lanez gozatzeko, eta genero-ikuspegidun gogoeta- eta elkarrizketa-gunean parte hartzeko, honako irakurketa hauetan oinarrituta:

  • Martxoak 1, asteartea: Virginia Woolfen Una habitación propia
  • Apirilak 5, asteartea: Violette Leducen La bastarda
  • Maiatzak 3, asteartea: Diana Lopez Varelaren Maternofobia: retrato de una generación enfrentada a la maternidad
  • Ekainak 7, asteartea: Virginie Despentesen Teoría King Kong

Saioak 18:00etatik 20:00etara izango dira Emakumearen Topalekuan, eta Idoia Carramiñana Euskal Filologiako Lizentziatu, ikerlari eta poetak dinamizatuko ditu. Horrez gain, Literatur Ikasketak eta Literatura Konparatuko masterra ditu.

Izen-ematea zabalik dago eta Emakumearen Topalekuko bulegoetan eta 943 17 10 30 telefonoan bete daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko