Udalbatza ostegun honetan bilduko da Osoko Bilkurara

23.02.22
Erakundea

Ermuko Udalbatzarrak hileko Osoko Bilkura egingo du ostegun honetan, hilak 24an. Bilerak ohiko izaera du eta 19:00etan hasiko da lehen deialdian, edo 19:30ean bigarrenean. Gai-zerrendak sei puntu ditu, eta, ohi bezala, zinegotziei egiten zaien gonbidapenarekin hasiko da saioa, gai-zerrendako edozein gairen inguruan egon daitekeen edozein interes garrantzitsuren berri eman dezaten.

Bigarrenik, aurreko Osoko Bilkurako akta onartuko da, joan den abenduaren 21ean egindakoa.

Hirugarren puntuan, azken hilabeteetan zehar luzatutako Alkatetza-dekretu zerrendaren berri emango da.

Laugarren puntuan, Kontuen eta Ogasunaren Batzorde Bereziak otsailaren 18an (asteartea) egindako irizpenari Gobernu Taldeak aurkeztutako zuzenketa aztertuko da. Ebazpen-proposamena lasterbidez uzten dizuegu.

Bosgarren puntuan, ''Ustelkeriaren aurkako Aliantza'' elkarteak erakundearen 2022ko ekitaldirako aurrekontu orokorrari aurkeztutako alegazioa aztertuko da. Alegazio horrek sei gauza jorratzen ditu, udal idazkariaren txostenean aztertu eta komentatu direnak. Ebazpen-proposamenak gaietako bat baiestea eta beste bostak atzera botatzea proposatzen du.

Seigarren puntuan, galde-eskaerei helduko zaie, baldin badaude.

Gogorarazten dugu saioa streaming bidez emango duguela zuzenean Udalaren webgunean eta erakundeko YouTubeko kanalaren bidez.

Dokumentazio osoa esteka honetan kontsulta dezakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako