‘Pintxolagun’ jarduera deitu du ‘Berbalagun’ek

23.02.22
Euskara

‘Berbalagun'' ekimenak jarduera antolatu du aste honetarako. Bihar, Inauteriei hasiera emango dien ‘Eguen Zuri’ egunean, otsailak 24an, ‘Pintxolagun’ izenekoa deitu du. Pintxo-potea partekatzeko aukera paregabea izango da, euskara praktikatzen den bitartean. Partehartzaileek mozorroturik joan ahal izango dira.

Parte hartu nahi izanez gero, izena eman behar da eta horretarako ermua_berba@aek.eus postontzi elektronikora idatz dezakegu edo 663 070 492 telefonora deitu.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin