Zaintzen duena zaintzea: etxeko langileen egoerari buruzko jardunaldia
Ermuko Udaleko Berdintasun Zinegotzigoak jardunaldi berezi bat antolatu du, martxoaren 8ko ospakizunen barruan, etxeko zaintzaileen egoerari buruz hitz egiteko. Jarduera hau martxoaren 5ean, larunbata, izango da 18:00etatik aurrera Lobiano Kultur Gunean.
Zaintzen duena zaintzea: Euskadiko etxeetan mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileen egoera eta beharrak izenburupean, hainbat gai landuko dira, hala nola:
- Etxeko langileen eskubideak.
- Adinekoak zaintzen eta etxeko lanetan aritzen diren emakumeentzako gaikuntza eta titulazioak.
- Atzerritarrei buruzko legea eta adinekoak zaintzen dituzten emakume etorkin askori eragiten dieten administrazio-egoerak.
Jardunaldiko hizlariak Liz Quintan, Zuzenbidean lizentziaduna eta prokuradorea; Karmele Acedo, Gizarte Zerbitzu Integratuen Taldeko gerentea; eta Josune Barture, Comisiones Obreras sindikatuko kidea izango dira.
Beatriz Gamiz Berdintasuneko zinegotziak zehaztu duenez, topaketa honen helburua etxeko emakume langileei informazioa eta aholkuak ematea da, beren lan-, prestakuntza- eta administrazio-egoera hobetzeko, eta horretarako, hizlari gisa maila guztietako adituak joango dira.
Jardunaldirako sarrera doakoa da, baina bertaratzea baieztatzeko mezu labur bat bidaltzea komeni da mprios@udalermua.net helbidera.
Ermuko Udala aspaldidanik ari da lanean gehienbat emakume migratuek osatzen duten kolektibo kaltebera horrekin. Duela gutxi, Immigrazio Zinegotzigoak gure udalerrian bizi diren atzerritar jatorriko etxeko emakume langileen gizarteratzeari eta laneratzeari buruzko azterlan bat amaitu du, euren errealitatea hobeto ezagutzeko eta gaitasunak hobetuko dituen gaikuntza- eta titulazio-eredu bat eskaini ahal izateko.
Lotutako albisteak

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan