Areto futboleko euskal selekzioek sei igande jarraian entrenatuko dute Betiondon

25.02.22
Kirolak

Areto futboleko Euskadiko selekzioek sei igandetan jarraian entrenatuko dute Ermuan, Betiondoko instalazioetan hain zuzen ere. Selekzioa igande honetan, otsailaren 27an, martxoaren lau igandeetan eta apirilaren lehenengoan arituko da. euskadiko Futbol Federazioa eta Kirol Saila akordio batera iritsi dira eta Ongaraiko pabiloia sei egun horietako goiz eta arratsaldeetan irekiko da.

Euskadiko Futbol Federazioak Miguel Angel Blanco kiroldegiaren pista erabiltzea eskatu zuen, baina ezinezkoa izan da eskaera aintzat hartzea, martxoaren 6 Jiu-jitsua jardunaldia egongo delako eta Euskal Eskubaloi Selekzioaren entrenamenduetarako konprometituta eta erreserbatuta dagoelako.

Areto futboleko zuzendaritzak Ermua aukeratu du bere kokapen estrategikoagatik, geografikoki Erkidegoko hiru lurraldeen artean ondo komunikatua eta distantzia berdintsura baitago, eta horrek kirolarien eta bere familien joan-etorria errazago egiten du. Baita instalazioen egoera txukun eta zainduagatik ere.

Hauek dira deitutako taldeak:

  • Otsailak 27; martxoak 6,13, 20 eta 27 eta apirilak 3: infantil mutikoak 17:00etatik 19:00etara.
  • Martxoak 6 eta 13: mutiko alebinak, 10:00etatik 12:00etara.
  • Martxoak 20 eta 27: neska eta mutil alebinak, 10:00etatik 13:00etara.
  • Apirilaren 3a: neska alebinak, 10:00etatik 12:00etara.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira