Aimar Galdos txirrindularia podiumera igo da Eibarko 44. Udaberri sarian

28.02.22
Kirolak

Aimar Galdós Alonso txirrindulari ermuarrak podiumera igo zen atzoko igandean jokatutako 44. Udaberri Saria 2022, Pneumax Sari Nagusia, lasterketan junior mailan. 18 urteko kirolari gaztea hirugarren sartu zen Eibarko helmugan, Durangaldeko Txirrindulazitza Elkarteko elastikoa jantzita, zeina ''Café Dromedario/Flotamet'' talde komertzialek babesten dute.

Lasterketa Eibarko Txirrindulari Elkarteak eta Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak antolatzen zuten, 78 kilometroko hiriarteko zirkuitu batekin. Irteera eta helmuga Eibarren bertan zeuden; irteera neutralizatua izan zuen Untzagatik abiatuta eta amaiera Toribio Etxeberria kaleako helmugan.

Aimar helmugan sartu zen tropelaren aurretik eta irabazlearen atzetik beste korridore batekin. Biak ordu bete 58 minutu eta 41 segunduko denbora berdina markatu bazuten ere, bigarren kidea izan zen eta armuarra hirugarren. Ermuarrari hirugarren postua egokitu zitzaion, denbora berberean.

Azpian ermuarraren argazki batzuk uzten dizkizuegu, helmugara iritsi zen unekoa eta podiumekoak. Argazki galeria Asierrek utzi digu eta material grafiko horren jabetza intelektuala egilearena da.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira