Martxoaren 8ko lehiaketako kartelen erakusketa
Ermuko Emakumearen Topalekuak datorren martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, ilustratzeko lehiaketara aurkeztu diren kartelen erakusketa antolatu du.
Galeriak guztira 13 lan erakusten ditu, 18 eta 65 urte bitarteko 9 emakumek eta 4 gizonek eginak. Aurkeztu diren pertsonetatik sei Euskadin bizi dira, eta beste zazpiak Bartzelonatik, Castellondik eta Burgosetik iritsi dira, besteak beste. Euskadin egindako sei karteletatik bi gipuzkoarrak dira eta lau bizkaitarrak. Azken multzo horretan bi emakume ermuar daude; horietako bat Sonia García da, lehiaketaren irabazlea, Que no nos vienen con el mismo cuento lanari esker. Kartel honek Ermuko martxoaren 8ko egitaraua eta kartelak ilustratzen ditu.
Erakusketa doan bisitatu daiteke martxoaren 1eik 31ra bitartean Emakumearen Topalekuko ohiko ordutegian: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara eta 16:30etik 19:30era (ostiral arratsaldeetan izan ezik).
Lotutako albisteak
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Ostiralean eguerdiko 12etan elkarretaratzea eta M8 Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza ugari
Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu