Autoenplegu eta enpresa kudeaketa ikastaroa ekintzaileentzat

03.03.22
Ekonomi Sustapena

Ermuko Udalak Enpresen Kudeaketa ikastaroa antolatu du beste behin, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailarekin elkarlanean. Ekimen honekin, Garapen Ekonomikoko Udal Arloak jarduera ekonomiko berriak martxan jartzen lagundu nahi du.

Prestakuntza-ekintza honen helburua da pertsona ekintzaileek oinarrizko ezagutzak lortzea enpresa-plan bat sortu eta azterketa ekonomiko-finantzarioa egin ahal izateko. Era berean, parte-hartzaileek banakako eta taldeko aholkularitza-orduak izango dituzte.

Ikastaroa, 30 ordukoa, Izarra Centre eraikinean emango da martxoaren 21, 22, 23, 24, 25, 28 eta 29an, 09:30etik 14: 00etara.

Behin ikastaroa gaindituta, parte-hartzaileek 5.000 eurorainoko diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte, Bizkaiko Foru Aldundiak eskainiak, Langabetuek eta bazterketako arriskuan daudenek enpresak sortzea eta autoenplegua sustatzea programaren esparruan.

Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak norgehiagoka bidez eta erakundeak ezartzen dituen parametroen arabera eskuratzen dira.

Izen-emateak zabalik

Prestakuntzan parte hartu nahi duten pertsonek Bizkaiko udalerriren batean erroldatuta eta langabezian egon behar dute, autonomo gisa alta eman aurretik. Gainera, ikastaroak gutxienez 8 parte-hartzaile izan beharko ditu, eta gehienez 15. Ikasle bakoitzak ordenagailu eramangarri bat ekarri beharko du prestakuntza-saioetarako.

Ikastaroan izena eman ahal izateko formulario hau bete behar da. Plazak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bidali mezu bat pe@udalermua.net helbide elektronikora.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren