Ermuko Udalak 3.000 euroko laguntza humanitarioa bideratuko du Ukrainara
Erakunde honek 3.000 euroko laguntza humanitarioa ematea erabaki du, Gurutze Gorriaren bitartez Ukrainan gertatzen ari den gatazkaren ondorioak arintzeko.
Gurutze Gorria arduratuko da laguntzak bideratzeaz, ukrainar biztanleria zibilarekin harreman zuzenean baitago, premia handiko artikuluak hornituz, osasun-laguntza emanez, edo funtsezko zerbitzuak berrezartzeko lan eginez, hala nola ur-hornidura.
Udal honetako Gobernu Taldeak bere konpromisoa adierazi du ekarpen horiek handitzeko hurrengo aurrekontu-aldaketekin, Ukrainako herritarrek bizi duten salbuespenezko egoerari estaldura emateko.
Bestalde, Gobernu zentralak eta Espainiako Udal eta Probintzien Federazioak (FEMP) mekanismo egokiak ezarriko dituzte Ukrainako gatazkatik ihesi doazen errefuxiatuak hartu ahal izateko. Alde horretatik, une bakoitzeko premien arabera, Ermuko Udalak udal etxebizitzak jarriko ditu errefuxiatuen eskura.
Arropa eta premiazko artikuluen bilketa
Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) Ukrainara bidaltzeko artikuluak biltzeko kanpaina hasi du, Ukraina-Euskadi Sozio-Kultura eta Garapenerako Lankidetza Elkartearekin elkarlanean.
Batez ere higiene-produktuak eta osasun-materiala (botikinak, bendak, ur oxigenatua, desinfektatzaileak), ematea gomendatzen da, baita ondo kontserba daitekeen eta kristalezko ontzietan ontziratuta ez dauden elikagaiak, neguko arropak, lo-zakuak, pixoihalak eta linternak ere, besteak beste.
Kartel honetan materialak biltzen ari diren establezimenduak ikus ditzakezue. Kanpaina martxoaren 7ra arte, astelehena, luzatuko da, egun hori barne.
Lotutako albisteak
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako