Brasilgo Jiu-Jitsu txapelketaren egoitza izango udal kiroldegia

04.03.22
Kirolak

Brazilian Jui-Jitsu (BJJ) espezialitateko iparraldeko Txapelketa Nazionala Ermuan jokatuko da asteburu honeta. M.A. Blanco kiroldegian jokatuko da txapelketa, goizeko 10etatik aurrera, eta estatuko eta nazioarteko ehunka kirolari arituko dira horretan, goizez zein arratsaldez. Jiu-jitsu brasildarra borroka-arte bat da, borroka-kirola eta defentsa pertsonaleko sistema, Brasilen garatua. Lurrean buruz buru borrokatzea da, kolperik eman gabe, eta espezialitateak luxazioak, itotzeak, ibilgetzeak eta eraiste teknikaz baliatzen da. Txapelketa honek kirol arloaren eta zinegotzigoaren babesa eta diru-laguntza du.

Ekitaldia goizeko 10etan hasiko da aurkezpen labur batekin. Ondoren, judogi (GI) -judu jantzi edo kimonoarekin- lehiaketei ekingo zaie, gizonezkoen zein emakumezkoen kategorietarako, adinaren, pisuaren eta gerrikoaren kolorearen arabera bereizita. Judogi (GI) lehiaketei judogirik gabeko lehiaketek (GI gabe) jarraituko dizkiete, etengabe edo ondoz ondoko saioetan.

Txapelketak hainbat taldetako kirolarien ehunka izen-emate bildu ditu, nazioartekoak (Frantziatik eta Portugaletik etorritakoak) zein lurraldekoak, Espainiako geografiako lau puntu kardinaletatik etorritakoak (Bartzelona, Madril, Zaragoza, Valladolid, Burgos, Kantabria eta Euskaditik hain zuzen ere) iritsiko direnak.

Cleyton Bastos, Jiu Jitsuko maisu brasildarrak antolatzen du, zeina lehiatzen duen kirolaria izateaz gain, IBJJF Federazioko nazioarteko epailea ere bada. Txapelketa honetan Adrian Riaño ermuarrak ere parte hartuko du (herriko Sonkei judoko klubekoa kideak).

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da