Hemen da Sagardo Egunaren VIII. edizioa

04.03.22
Gizartea

Pandemia dela eta urtebeteko etenaldiaren ondoren, Ermuko Gazte Asanbladak Sagardo Egunaren edizio berria antolatu du larunbat honetarako, martxoak 5. Zortzigarren edizioak hogei bat ostalaritza-establezimendu eta okindegiren, Ermuko Merkataritza eta Ostalaritza Elkartearen eta Nü Shu Ermuko Gazte Feministen elkartearen laguntza jaso du.

Hamalau sagardotegik euren produktuak eskainiko dituzte 12:30etik 14:30era Orbe Kardinala plazan. 6 euroren truke, sagardoa dastatzeko edalontzia eta pintxoa eskuratu ahal izango dira. Arratsaldean, 18:30ean, sagardotegi gunea berriro zabalduko da produktu guztiak bukatu arte. 22:00etan olinpiadak ospatuko dira, eta Erabaki Zeuek, Amildegi eta Ladilla Gagaren kontzertuek emango diote amaiera jaiari 22:30etik 02:00etara.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.