Ingurumen Hezkuntzarekiko konpromisoa errotuta dago ia hiru hamarkadaren ondoren

07.03.22
Ingurumena

Udalak eskoletako ingurumen tailerrak gauzatzeko 16.800 euro jarri ditu eta ia 7.000€ko diru-laguntza jaso du

Udalak herritarren eta ikasleen artean jasangarritasunaren eta ingurumenaren zaintzaren balioak sustatzeko lanean jarraitzen du. 2021-2022 ikasturte honetan, Ingurumen Hezkuntzako Udal Zerbitzuak bere jarduera mantentzen du, orain hogeita bederatzi urte hasi zituen tailerrak Ermuko ikastetxeetan gauzatzen. Ekimen hau duela ia hiru hamarkada jarri zen martxan, ingurumenarekiko kezkagatik eta giza jarduerak gure planetan duen eragina murrizteko borondateagatik.

Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztiek parte hartzen dute ingurumen- eta iraunkortasun-hezkuntzako tailerren eta jardueren udal-programa honetan. Ikasturte guztietako ikasleek hainbat gai jorratzen dituzte urtero, hala nola hirigintza, hondakinak, mugikortasun jasangarria, ibaien, kostaldeen eta basoen ekosistemak, energia berriztagarriak eta airearen kalitatea, besteak beste, ikasgelan saio teorikoak eta irteera praktikoak tartekatuz.

Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuaren helburu nagusiak honako hauek dira:

  • Iraunkortasunari buruzko gai zehatzetan sakontzea.
  • Ikasleak kontzientziatzea gure ingurunean ingurumen-arazoak daudela.
  • Aipatutako arazoak ulertzen lagunduko dieten oinarrizko ezagutzak zabaltzea.
  • Naturarekiko errespetu- eta babes-jarrerak sustatzea eta konpromisoak sortzea.
  • Gero eta jende gehiagok ingurunearen defentsan parte har dezan lortzea.

Eusko Jaurlaritzaren babes ekonomikoa

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak agindu bat argitaratu zuen udalei garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiteko diru-laguntzak emateko deialdia zabaltzeko.

Ermuko Udalak diru-laguntza deialdi horretan parte hartu du ingurumen tailerrak emateko eskaerarekin, eta abenduaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zehazten denez, 6.942,15 euroko diru-laguntza jasoko du. Udalak jarduera egiteko 16.800 euro erabiliko ditu guztira.

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke
Imagen
30.01.26