'Travis Birds' musikariak bere azken lana aurkeztuko du Ermua Antzokian

08.03.22
Ermua Antzokia

"Travis Birds"; abeslari eta konpositorea Ermuan izango da aste honetan. Madrildarrak (Leganes, 1990) ''La costa de los mosquitos'' izeneko disko berria aurkeztuko du Ermua Antzokian, datorren ostiralean, 20:30ean. Alvaro Espinosak ekoitzitako lan haonen kaleratzea Covid-19aren pandemiagatik atzeratu zen. Sarreren prezioa 12 eurokoa da eta Lobiano Kulturgunean, Kutxabanken webgunean eta orotariko kutxazainen sarean eros ditzakegu.

Travis Birds izen artistikoa da, ez baitu aitak eta amak jarritakoa erabiltzen, helduen gizartean bere bidea eta nortasuna bilatzean krisi existentzial izan ondoren. Hogei urterekin berri jaio zela esan ohi du. Etxean aurkitu zuen gitarra zahar batekin ikasi zuen jotzen eta konposatzen, ahizpa bikiak bakarrik entzuten zituen abestiak. Diseinu grafikoa ikasi zuen eta bere lanaren diru-sarreretatik musika ikasketak ordaindu zituen. 2012an lehen aldiz jo zuen jendaurrean, eta 2016an argitaratu zuen bere lehen diskoa, ''Año X'' titulukoa, mikro mezenasgoaz baliatuz.

2018an, berarengan interesa agertu zuen diskoetxe batek, sare sozialetan ''Coyote'' abestia entzun ondoren, zeina ''El embarcadero'' (Moviestar+) telesaileko abesti nagusi bilakatuko zen, ospearen ateak irekitzen hasiz. Abesti hori izan zen bere ibilbide musikalaren lehen bultzada handia. 2019an Tributo a Sabina diskoan parte hartzera gonbidatu zuten. ''Ez hain gaztea, ez hain zaharra''. Alejandro Sanz, Amaral, Robe Iniesta edo Vanesa Martín artista ospetsuekin batera. Travis Birds izan zen guztien artean ezezagunena eta «19 egun eta 500 gau geroago» titulukoa interpretatu zuen. Oso harrera ona jasoz eta asko zabalduz.

2021ean, diskoetxe berri batekin, bere lanik berriena argitaratu zuen, eta Ermuara biran ekarriko duena: ''La Costa de los Mosquitos''.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu