Emakumeen Eguneko ekitaldiak

08.03.22
Berdintasuna

Gaur Emakumeen Nazioarteko Eguna da. Martxoaren 8an ehunka pertsonak bat egingo dute gizarte berdinzaleago bat eta emakumearen eskubideak esparru guztietan aldarrikatzen jarraitzeko. Gure udalerriak berdintasunaren aldeko konpromisoa erakutsi du beste behin ere.

Urtero bezala gaur goizean hegal edo paparrean jartzeko lore liliak banatu dira. Eta Berdintasunaren pasealekuko eta martxoaren 8ko plazako bankuetan esaldi esanguratsuak uzteko "lila tindatzen duten esaldiak" ekintza kolektiboa garatu da, 11:30etik aurrera. Elkarteetako eta Emakumearen Kontseiluko kideek esaldi esanguratsuak irakurri dituzte. Beste askoren artean, errotulatu direnak adibidez: «Emakumea ez da jaiotzen, egin egiten da» (Simone de Beauvoir) edo «Historian kasu gehienetan ''anonimoa'' emakume bat zen'' Virginia Woolf. Goizak lagundu ez duenez eta ura bota duenez, bi binilo jarri dituzte estalpean jarritako bi bankutan, eta gainerakoak eguraldia lagun den beste egun batean margotuko dituzte.

Eguerdian herritarren kontzentrazioa izan da eta Beatriz Gamiz zinegotziak adierazpen instituzionala irakurri du, Bozeramaileen Batzordeak onartutakoa. Udal eraikinek kolore moreko argiztapen berezia izango dute jardunaldi honetan.

Arratsaldean, talde feministak Orbe plazan bilduko dira kartelak errotulatzeko eta 19:00etan manifestazioa egingo dute.

Martxoaren 8ko aldarrikapen- eta kultura-jardueren programa hilabete osoan zehar garatuko da.

Lotutako albisteak

Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan
Imagen
07.10.25
Gobernu onari eta berdintasunezko gobernantza-ereduari buruzko prestakuntza

Udalbatzak prestakuntza jasoko du urriko hilabete honetan