Herriko X. kazolatxo lehiaketa martxoaren 17tik 27ra bitartean jokatuko da

11.03.22
Gizartea

Hamar establezimenduk parte hartuko dute eta euren artean lehiatuko dira beste hainbeste mokadutxo gozoak eskainiaz, bezeroa harritzearren, sukalde-itxaropena asetzearren eta, Ermuko kazolatxoen X. lehiaketan txapela irabaztearren. Lehiaketa hau ez zen iaz antolatu pandemia garaian, nahitaezko geldialdi horren ondoren eta urte batez bertan behera utzi ndoren berrindartuta datorkigu, jendearen gogoa beste. Lehiaketa martxoaren 17tik 27ra bitartean egingo da, Lobiano Gastronomia Elkarteak antolatuta. Ermuko Udalaren, Bodegas Valdemar'' enpresaren eta banketxe baten babes eta laguntza ekonomikoa du.

Gozamen eta mokadu eskaintza datorren asteko ostegunean (hilak 17) hasiko da eta hurrengo igandera arte (martxoak 27) mantenduko da herriko tabernatan. Egun horietan lehiaketan parte hartzen duten kazolatxoak 1,90 €tik 2,00 €ra bitarteko prezioan gozatu ahal izango ditugu, establezimenduaren arabera.

Antolatzaileek liburuxka argitaratu dute, establezimenduaren izena, proposamenaren izena, osagaien deskribapen laburra eta argazki batez. Lehiaketan parte hartzen duten kazolatxo gehienak gai dira gure zuku gastrikoak esnatzeko eta listua aterarazteko. Barazkiak, arraina, haragia, lekaleak, itsaskia eta baratzeko produktuak, gustuko edari batekin uztartzeko formatu txikiko goi-sukaldaritzako benetako elaborazioetan.

Laburbilduz, hamar egun herriko sukaldariez eta beraiek prestaturiko produktuez gozatzeko, baita lagun artean mokadutxoak dastatzeko ere.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu