Aimar Galdosek Mutrikuko ‘Atxukale 2022’ saria irabazi du

14.03.22
Kirolak

Aimar Galdós Alonso txirrindulariak Mutrikuko ''XXXVII. Atxukale 2022'', Saria, lasterketan junior mailan. Kirolari gaztea lehena sartu zen Mutrikuko helmugan, Durangaldeko Txirrindularitza Elkarteko elastikoa jantzita, zeina ''Café Dromedario/Flotamet'' talde komertzialek babesten dute. Ermuarra sprintean irabazi zuen, podiumera igo zen Imanol Aceña Pérez de Herediarekin (denbora berean) eta Gari Ugarte Larrearekin (+2 segundo gehiago) batera. Horrez gain, mendiko saria ere eskuratu zuen, Calbario gaina pasa zuten bitan lehen eta bigarren postuan hurrenez hurren, igaro eta 5 puntu metatu ondoren.

Lasterketa herriko txirrindulari elkarteak eta Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak antolatzen zuten. Probak 87 kilometroko luzera eta herrien arteko ibilbidea zuen. Irteera eta helmuga Mutrikun bertan zeuden; irteera neutralizatua izanik. Lasterketa eguraldi onarekin jokatu zen, ziztu bizian, batezbesteko abiadura 40,397 km/orduko markatu baitzuten partaideek. Txirrindulariak laburpen zabala prestatu du, bost minutuko iraupena duen ikus-entzunezkoa, zeina bere Youtubeko kanalean duen. Sailkapen osoa Gipuzkoako Federazioak eskaintzen du bere webgunean: https://www.gtxe.eus/.

Azpian ermuarraren argazki batzuk uzten dizkizuegu, helmugara iritsi zen unekoa eta podiumekoak. Argazki galeria Asierrek utzi digu eta material grafiko horren jabetza intelektuala autorearena da.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da