Merkataritzaren Bulego Teknikoak (OTC) sektorearentzako arreta indartuko du

16.03.22
Erakundea

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak, Juan Carlos Abascal Ermuko alkateak eta Aitor Rupérez Ermuko Merkataritza eta Ostalaritza Elkarteko (EMOEko) lehendakariak aurkeztu dute gaur Debabarrenean sektoreari arreta areagotuko dion Ermuko Merkataritza Bulego Teknikoa.

Ermuko Udaleko eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Merkataritzako Bulego Teknikoa (MBT) errealitate bat da. Gaur aurkeztutako Bulegoa 2021ean Covid-19aren aurrean Merkataritzako Bulego Teknikoentzako laguntza-programaren barne dago. 36.000 euro baino gehixeago erabiliko ditu Debabarrenean Elgoibarko, Soraluzeko eta Ermuko saltokientzako hogei bat laguntza-ekintza egiteko.

Javier Hurtado sailburuaren ustez, "Merkataritzako Bulego Teknikoek beharrezko aholkularitza eta trebetasuna ematen dute sektoreari lotutako jarduerak eraginkortasunez gauzatzeko. Hori guztia merkataritzaren arazoaren hurbiltasunetik eta ezagutzatik". Aurkeztu dugun Ermuko Merkataritzako Lurralde Bulegoak, sailburuak adierazi duenez, "inguruko establezimenduei interesatzen zaizkien gai guztietan aholkuak emateko balioko du, beren udalerrien bizitza aberastuko duen merkataritza dinamikoa lortzeko. Ermuak Merkataritzako Bulego Teknikoa lortu du norgehiagokaren bidez, proiektu on bat aurkeztu izan duelako".

Sailburuak eskerrak eman dizkio alkateari "merkataritzaren, ostalaritzaren eta turismoaren sektoreen aldeko ekintzetan egindako lanagatik eta lankidetzagatik, eta Ermua nabarmendu du, udalerria den aldetik, ondo egin baitu lana merkataritza-sektoreari laguntzeko baldintzak betetzen dituzten proiektuak sortzeko orduan, eraldaketa digitala eta jasangarria sustatuz".

Euskadik 5,8 milioi euro jaso ditu merkataritza-sektorearen lehiakortasuna bultzatzeko Europako Funtsetatik, eta horietatik Ermuak, onartutako 9 proiektu horietako baten finantzazioa lortu du, 361.000 euroko zuzkidura duena hiri-merkatu jasangarrien proiekturako.

Ermuko proiektuak 360.000 euro edukiko ditu sektorearen lehiakortasuna hobetzen erabiltzeko

Alkateak Sailaren lana eskertu du, eta "gure kontsumitzeko moduak aldatu egin direla azpimarratu du". Hori dela eta, tokiko merkataritzaren modernizazioa bultzatu behar dugula esan du, "gure etxeen azpian gertuko eta kalitatezko dendak izaten jarrai dezagun".

EMOEko presidenteak esan duenez bulego hau sektore osoarentzat da, "elkartutako saltokientzat eta elkartean ez daudenentzat ere", eta bereziki "ostalaritzarekin sinergiak batzearen alde egin du, batasunak egiten baitu indarra".

Bulegoko teknikariak, Ane Rabananek, 20 jarduera baino gehiago aurkeztu eta laburbildu ditu: "eraldaketa digitala, salmenta-puntuaren eraldaketa, jasangarritasuna, ekonomia zirkularra, sentsibilitatea eta prestakuntza, eta tokiko merkataritzaren berrikuntza, digitalizazioa eta lehiakortasuna indartzen lagunduko duten beste jarduera batzuk".

Azkenik, sailburuak nabarmendu du Sailak hurbileko merkataritzaren aldeko apustua egiten duela, "elementu integratzailea delako, hurbila, kalitatezkoa eta herritarrentzako laguntza-sareak ehuntzen dituelako".

Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritzako Bulego Teknikoen sarea Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-enpresei laguntzeko aktibo nagusietako bat da, eta baliozko lanbide-kidegoa da politika publikoak koordinatzeko eta kudeatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere