Entrenamendu kognitiboa eta tresna digitalen erabilera 60 urtetik gorakoentzat

16.03.22
Ekonomi Sustapena

Proiektuari buruzko informazioa emango da ostiral honetan, hilak 18, Jubilatuen Etxean

Ermuko Udalak eta herriko Impulso Cognitivo eta Burulogy enpresek 60 urtetik gorako pertsonentzako doako prestakuntza-saioak antolatu dituzte. Parte-hartzaileei entrenamendu kognitiboa eta memoria lantzeko ariketak eskaintzea da ekimenaren helburua, baita zeregin praktikoak egiteko tresna digitalen inguruko formazioa ere, hala nola Osakidetzan aurretiko hitzordua hartzea, WhatsApp erabiltzea edo bideo-deiak edo online erosketak egitea.

Tresna digitaletan ezagutzak eskuratzeaz eta horiek eraginkortasunez erabiltzeaz gain, saioetan parte hartzen duten pertsonek nazioarteko azterlan batean parte hartuko dute, gaitasun kognitiboak eta horiek jolas digitalen bidez entrenatzeko modua ebaluatzeko.

Entrenamendu- eta prestakuntza-saioak apirilean eta maiatzean egingo dira, egunean ordubete, Ermuko Jubilatuen Etxean. Programa 60 urtetik gorako pertsona guztiei zuzenduta dago, tresna digitaletan duten ezagutza edozein dela ere. Prestakuntza doakoa da, eta antolakuntzak berak emango dizkie parte-hartzaileei saioak jarraitzeko beharrezkoak diren tabletak.

Klaseetan eskainiko diren jarraibide eta aholkuez gain, saioak amaitu ondoren, parte-hartzaile guztiek entrenamendu kognitiboko tresnak erabiltzen jarraitu ahal izango dute beste 10 hilabetez, doan.

Proiektuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ostiral honetan, martxoak 18, informazio saio bat eskainiko da 11:30ean Jubilatuen Etxean. Saioetan izena emateko, joan edo deitu Abiapuntuko bulegora (943 17 91 42), astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du