Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarearen XV. Topaketan parte hartuko du Ermuak

17.03.22
Hezkuntza

Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarearen (RECE) topaketa antolatu du Gasteizek gaurko ostegun eta biharko ostiralerako. Guztira 111 hirik eman dute izena ekimenaren hamabosgarren edizioan parte hartzeko, eta horien artean dago Ermua.

Gaur egun, Arabako hiriburua arduratzen da RECE sarea koordinatzeaz, eta topaketa honetan, ''Hiri Hezitzailea sendotzen'' izenekoan, hainbat ponentzia eta esperientzia-aurkezpen antolatu dira, udal hezkuntza-politikak finkatzeko interes bereziko alderdietan sakontzeko, hala nola lidergo politikoa, udalek hezkuntzaren arloan dituzten eskumenak, sareko lana, eta udal hezkuntza-politiken diagnostikoa eta ebaluazioa.

Joan Subirats Unibertsitate ministroak eman die hasiera jardunaldiei, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuarekin, Maider Etxebarria Gasteizko lehen alkateordearekin eta Marina Canals Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkarteko idazkari nagusiarekin batera.

Hiri hezitzaileen erronkei buruzko hitzaldi eta elkarrizketen ondoren, RECEri atxikitako 15 udalerrik hezkuntza-arloko esperientziak aurkeztu ahal izan dituzte. Ermuaren kasuan, Juan Carlos Abascal alkateak ''Ermua guztiontzat: txikienen ahotsa integratuz'' proiektua aurkeztu du, Haurren Kontseiluaren laugarren edizioaren ibilbidea xehetuz.

Lehen Hezkuntzako 12 haur ermuarrek parte hartu zuten 2020-2021 ikasturtean Haurren Kontseilu honetan, Covid-19aren eraginak bereziki markatuta eta baldintzatuta. Pandemiaren ondorioz, herriko Alkatetzaren aholku batzordeak ohiko dinamikak eta saioak berrantolatu behar izan zituen, burbuila taldeak errespetatuz, koronabirusaren hedapenaren aurrean segurtasun neurri gisa. Horrek guztiak ez zien eragotzi kontseilari txikiei aisialdiaren, aniztasunaren, kulturaren eta ingurumenaren arloetan proposamen interesgarriak aurkeztea.

Haurren Kontseilua ''Ermua, Hiri Hezitzailea'' proiektuaren barruan kokatzen da, eta helburua txikienek beren ikuspuntua eskaintzea da, hiria haurtzaroaren errealitatetik eraldatzen laguntzeko; begirada aldatzea edo ikusmena haur baten pareraino jaistea, herritarrik bistatik ez galtzeko eta haurtzarotik parte hartzeko gaitasunen garapena sustatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko