Ermua Digital City tailer teknologikoak Pazko Aste dibertigarriaz gozatzeko

22.03.22
Ekonomi Sustapena

Ermuko Udaleko Garapen Ekonomikoko Sailak Ermua Digital City tailer teknologikoak antolatu ditu apirilaren 19, 20, 21 eta 22rako. Ekimen hau 8 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea du helburu, elektronika eta robotikako tailer sortzaileen bidez.

DoPlay! enpresa arduratuko da Pazko Astean Izarra Centren 10:00etatik 13:30era egingo diren lau saioak dinamizatzeaz. Lau egun horietan, parte-hartzaileek hainbat alderdi teknologiko lantzeko aukera izango dute, guztien artean eraikin adimendun bat sortu ahal izateko:

  • Apirilak 19, asteartea: eraikinaren egitura. Talde bakoitzak guztien artean eraikiko den eraikin edo dorre adimendunaren eta bioklimatikoaren solairu bat muntatuko du. Solairuen arteko ainguratze-sistemak adostuko dira, eta egituren eta elementuen barne-antolamendua ekipo bakoitzak zehaztuko du. Horretarako, Lego Technic, Makeblock eta VEX Robotics piezak erabiliko dira.
  • Apirilak 20, asteazkena: Internet of Things (IoT). CyberPI mikroordenagailua erabiliz, parte-hartzaileak Adimen Artifizialean eta Gauzen Interneten munduan sartuko dira. mBlock softwarearekin blokeak arrastatuz programatuko da, edo Python programazio-lengoaiaren bidez kodea idatziz.
  • Apirilak 21, osteguna: elektronika. Halocode mikroordenagailua erabiliz, hainbat sentsore integratuta eta mBlock edo Python bidezko programazioarekin, hainbat irtenbide adimendun diseinatu eta eraikiko dira, eraikin adimenduna bizigarriagoa eta energetikoki jasangarriagoa izan dadin.
  • Apirilak 22, ostirala: automatismoak. Eraikin adimendunak integratutako osotasun gisa funtzionatu behar du. Horretarako, Micro:bit plaka elektronikoa erabiliko da, eta txartelak haririk gabeko irrati bidezko konexioen bidez komunikatuko dira.

Tailerrak amaitzeko, ekipoek solairu guztiak dorre berean muntatuko dituzte eta gailu automatiko eta integratu guztiak simulatuko dituzte: alarmak, ateak eta leihoak ixteko eta irekitzeko kontrol automatikoko sistemak, berokuntza- eta hozte-sistemak, argiztapenak, Internetetik informazioa lortzea, etxetresna elektrikoen eta hainbat aparaturen kontrola, etab.

Izen-emateak zabalik daude esteka honetan apirilaren 11ra arte. Matrikulak 30 euroko prezioa du haur bakoitzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren