'Korrika' pintxolagun eta musikaduna ostegunean

23.03.22
Euskara

''Berbalagun'' ekimenak jarduera antolatu du aste honetarako, ate joka dugun ''Korrika''ren baitan txertatzen dena. Biharko ostegunean, martxoak 24an, ''Pintxolagun'' izenekoa deitu du. Pintxo-potea partekatzeko aukera paregabea izango da, euskara praktikatzen den bitartean. Partehartzaileek aurtengo ''Korrika'' edizioaren petoa jantzita izango eta trikitilarien laguntza eta musikarekin ibiliko dira.

Parte hartu nahi izanez gero, izena eman behar da eta horretarako ermua_berba@aek.eus postontzi elektronikora idatz dezakegu edo 663 070 492 telefonora deitu.

Segidan deialdia iragartzen duen kartela uzten dizuegu, pdf formatuan.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin