Merkataritzako Bulego Teknikoa kontziliazio-plan pilotua lantzen ari da

24.03.22
Ekonomi Sustapena

Inkesta bidez tokiko merkataritza, zerbitzu eta ostalaritzako langileen beharrak jasoko dira

Ermuko Merkataritzako Bulego Teknikoak (MBT), Bizkaidendakekin elkarlanean, tokiko merkataritza, zerbitzu eta ostalaritzako sektorerako kontziliazio plan pilotua jarri du martxan. Ekimen honen helburua norberaren eta besteren konturako langileentzako kontziliazio-beharren diagnostikoa egitea da, pertsona horiek lana eta familia uztartzeko zailtasun espezifikoak dituztela kontuan hartuta.

Langileen beharrak hobeto ezagutzeko, MBTk inkesta bat prestatu du, bai autonomoentzat, bai besteren konturako langileentzat, Ermuko Merkataritza eta Ostalaritza Elkarteko kide izan ala ez.

Galdetegi hau irekia dago, erabat anonimoa da eta bulegoari lagunduko dio jardueren programazioan kontuan hartu beharreko esku-hartze proposamenak zehazten. Era berean, inkestaren emaitzak erreferentziako administrazioari helaraziko zaizkio.

Inkesta betetzeko, sartu esteka honetan. Galdetegia aurrez aurre egin nahi izanez gero, hitzordua hartu beharko da info@ermuacentrocomercial.com helbidean edo 661 299 274 telefono-zenbakira deituta.

MBTren lehenengo proiektua

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso zuen joan den abenduan, Merkataritzako Bulego Tekniko gisa eratzeko. Horrela, Bulego honek Ermuko, Soraluzeko eta Elgoibarko saltokiei laguntzeko hainbat ekintza egin ahal izango ditu.

Kontziliazio-plan pilotu hau Bulegoak abian jartzen duen lehen proiektua da. MBT honen helburua da inguruko establezimenduei aholkuak eta laguntza ematea interesgarri zaizkien gai guztietan, denboran iraungo duen merkataritza dinamikoa lortze aldera. Horrela, pandemiaren ondorioak bertatik bertara pairatu dituen eta lehiakorra izaten jarraitzeko birziklatu egin behar den sektore bati eusten eta hazten laguntzen zaio.

Ermuko Merkataritza Bulego Teknikoa martxoaren 16an aurkeztu zen Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du