Erreserbak bezperatik egiteko aukera izango dute Premium-eko abonatuek
Kiroletako talde kudeatzaileak jardueren erreserba bezperara aurreratzea erabaki du, premium erabiltzaile batzuen iradokizunak eta hobekuntza-proposamenak kontuan hartuta. Hori dela eta, gaurtik aurrera, premium erreserbak gaueko 9etatik aurrera egin ahal izango dira.
Adibidez, biharko Premium saioetarako gaurko eguneko 21:00etatik aurrera erreserbatu ahal izango dira Ermua Kirolak APPtik eta www.kirolaonline.ermua.es webgunetik.
Profesionalen taldeak mezua bat bidali die abonatu guztiei, eta bertan gogorarazi dute "kalitatezko zerbitzua eskaintzen lagunduko diguten hobekuntza-proposamenak entzuten jarraitzeko prest eta denen esanetara daudela".
Bide batez, eskertzen dute "Ermua Kirolak-en jarritako konfiantza eta jarduera fisikoaren eta bizi-ohitura osasungarrien alde egindako apustu pertsonala".
Lotutako albisteak
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira