Azken egunak mugikortasunari buruzko inkestan parte hartzeko
Datorren ostegunean, martxoaren 31n, amaituko da gure udalerriko mugikortasunari buruzko inkesta betetzeko epea. Herritar guztientzat zabalik dagoen galdetegi honen helburua Ermuko mugikortasunaren egoerari buruz duten iritzia eta ikuspuntua jasotzea da.
Galdetegia guztiz anonimoa da eta https://pmus.ermua.eus/ webgunean bete daiteke.
Inkestan parte hartzen duten pertsonen ekarpenekin lehen diagnostiko bat egingo da, ondoren Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana (HMJP) burutu ahal izateko.
Plan horrek herritarren bizi-kalitatea hobetzen lagunduko du, eta hainbat alderdi aztertuko ditu, hala nola hiri-ingurumena, osasuna eta segurtasuna. Lan-tresna horri esker, herri atseginagoa, seguruagoa, eskuragarriagoa eta, azken batean, herritarrekin eta ingurumenarekin konprometituagoa izango dena eraiki ahal izango da.
Jasangarritasun energetikoa hobetzeko energia gutxien kontsumitzen duten garraiobideak erabiltzeko modua aldatzera bideratuta dago plana, eta 4/2019 Legearen 24. artikuluak eskatzen duena betetzeko egingo da.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalak datorren astelehenean, urriaren 19an, Antela tabernaren ondoko bidegurutzean hasiko ditu irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak
Euskal Trenbide Sareak Ermua eta Eibar arteko trenbidearen saihesbide berriaren informazio-azterlana egiteko lana esleitu du. Azterlanak bi kilometro inguruko trenbidea bikoiztea eta San Lorentzo eta Errotabarri geralekuak ordezkatuko dituen geltoki berri, modernoago, irisgarriago eta seguruago bat egitea aztertuko du
Parte-hartze saioak urriaren 7an eta 13an egingo dira, 17:00etan, Jubilatuen Etxean