Herriko ikastetxeek 'Korrika txikia' gauzatuko arratsaldean

25.03.22
Euskara

Ermuko ikastetxeek gaur arratsaldean ''Korrika txikia'' ekimena gauzatuko dute, datorren astean hasiko den 22. Korrikaren baitan. Arratseko hiruretatik aurrera izango da, eskola-jardunaldiaren bigarren zatian. Ikastetxeek herriz herriko ibilbidea egingo dute, euskararekiko eta ekimenarekiko babesa eta konpromisoa erakusteko. Ekitaldia Orbe Kardinalaren plazan amaituko da eta bertan ''Korrika Kulturaleko'' ekitaldiek jarraituko dute. Laurak aldera, "Porrotx" pailazoa plazan izango da eta ikasle gaztetxoekin azken koreografian parte hartuko du, ''Ermua Bagara'' abestuz. Ondoren, dantzak eta eskulanak izango dira, ''Antxitxiketan'' aisialdi taldearen laguntzarekin. Amona taldeak txokolatea eta bizkotxoak eskainiko ditu.

''Pirritx, Porritx eta Marimotots'' pailazoek ''Kuikui'' ikuskizuna aurkeztuko dute Antzokian, 17:00etan eta 19:00etan.

Gazte mugimenduak, berriz, eztabaida eta poteoa egingo du, kolektiboak dituen arazoak aztertzeko. Gaueko 9etatik aurrera euskaraokea egingo dute Eskilarapekon.

Hogeita bigarren edizioa aurkezteko ekitaldia

Bestalde, herriko koordinazio-batzordeak atzo arratsaldean aurkeztu zuen edizioa. Ekitaldi horretan, datorren ostiraleko Korrikarako petoak erosi ahal izan ziren; irudi-horman argazkiak atera eta eskutik eskura pasatzen den lekukoan doan mezua entzun ahal izan zen. Ekitaldian herriko elkarteetako ordezkariak eta hainbat gizarte-eragile bildu ziren. Besteak beste, Harri Araiztegi euskara zinegotzi ordezkaria, Jol Gisasola taldekidea, Beatriz Gamiz edo José Manuel López alkateordeak, eta Paul Yarza zinegotzia

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
15.04.25
Udalak euskara sustatzeko aurtengo dirulaguntza lerroak zabaldu berri ditu

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago