Malen Olañeta ermuarra, Cantera Deportiva egunkariko Urrezko Baloia
Malen Olañeta futbolari ermuarra, Eibar B taldeko jokalaria, Euskal Ligako Urrezko Baloi sariaren garaile aukeratu du Cantera Deportiva egunkariak. 17.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute Bizkaiko argitalpenak antolatutako bozketetan, eta erdilari gaztea gailendu da bertan.
Malen Olañeta Vazquezek 19 urte ditu, eta bere hirugarren denboraldia jokatzen ari da Eibar B taldean, talde armagineko kadete mailatik eta Urkiko infantil mailatik igaro ondoren.
Cantera Deportivak elkarrizketa egin dio ermuarrari, Euskal Ligako jokalari onenaren saria eman ostean. Ohar hau ilustratzen duen argazkia ere egunkariarena da.
Bestalde, Liga Nazionalaren mailan, Athletic C taldeko Eider Arana izan da irakurleek gehien bozkatu duten jokalaria, eta Eskualdeko Lehen Mailan San Ignacio B taldeko Uxue Garcia nagusitu da. Zorionak hirurei!
Lotutako albisteak
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira