Ika, ika, ika… 22. Korrika hastear!

30.03.22
Euskara

Ordu gutxi barru, hastear dago Korrika 22. lasterketa herrikoia, zeina Ermura iritsiko da ostiralean –apirilak 1ean- goizeko bederatziak inguruan, aurreikusitako ordutegia betez gero. Hori dela eta herriko talde eta elkarte ugarik euren laguntza eskaini eta egitarau zabala antolatu da egun horretarako. Hainbat Jarduera egunean zehar gauzatuko dira.

Aurreikusten den eguraldi iragarpenaren aurrean, ostiralerako iragarrita daude mintzodromoko jarduera; bazkari autogestionatua, eta haurrentzako ''Elkartasun jantokia'' ikuskizuna, eta Matraka eletrotxarangaren emanaldia  Merkatu plaza zaharrean egingo dira.

Ermuarrok Mallabiko mugan hartuko dugu lekukoa

Goizeko bederatziak inguruan Mallabitik Korrika helduko zaigu eta denok batu ahalko gara Amurriotik Donostiaraino ibilbidean euskarari babesa eta bultzada emateko lasterketa honetan.

Korrika Mallabitik sartuko da 8:59an, herria zeharkatu ostean, eta herriko hainbat taldek eskuz esku lekukoa pasa eta gero, Eibarrera joko du, bere ibilbideari jarraituz aurreikusitakoaren arabera. Gure herrian 8 kilometroko ibilbidea beteko da, hain zuzen ere 201etik 209ra bitartekoak. Korrikaren lekuko eta mezua Egui eta Ges enpresen parean hartuko eta Eibarko Uni-Eibar-Ermua ikastegiaren parean entregatuko zaie eibartarrei.

Ermuan egingo den ibilbidea ikusteko eta taldeetako ordezkari-eramaleak nortzuek izango diren ezagutzeko, ikus herriko batzorde antolatzaileak prest.

Aurreko ostiralean ikastetxeek Korrika txikia ospatu zuten. Arratsalde horretako oroigarri ondorengo argazkiak uzten dizkizuegu, irudiak Korrika herrian antolatzen duen batzordeko ordezkariak utzi dizkigu:

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Gaur San Juan sua, urteko gau laburrenean

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin
Imagen
19.06.25
Appa hi! Ermuko Hitanoa ikasteko aplikazioa Android nahiz IOS sistemetarako

Udal Euskara zerbitzuak eta Badihardugu Elkartiak aurkeztu berri dute, Estibalitz Gonzalezen eta Fernando Aranberriren lanarekin hornituriko baliabidea
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte