‘La Oreja de Van Gogh' taldeak eskainiko du kontzertu nagusia 2022ko Santixauetan

31.03.22
Kultura eta Gazteria

''Skakeitan'' -uztailaren 16an- eta ''Los Brincos'' -uztailaren 27an- taldeak ere musika-proposamenaren barne

Herriko jaiak -Santixauak- ezinbesteko hitzordu eta data dira urteko egutegian. Are gehiago aurten 2022an, pandemia zela-eta azken bi urteetako etenaldiaren ondoren. Beatriz Gamiz zinegotzia buru duen Jai Batzordeak bildu da gaur jarduerak eta egitaraua zehazteko, eta, besteak beste, aire zabalean, doako kontzertuetan, arituko diren musika taldeen izenak ezagutarazi ditu.

Aurtengo edizioko talde nagusiak ''La Oreja de Van Gogh'', ''Skakeitan'' eta ''Los Brincos'' izango dira. LDVG laburduragatik ezaguna den pop-rock boskote enblematikoa Ermuan izango da uztailaren 23an, larunbata, San Pelaio parkean, 23:30etatik aurrera.

Bestalde, ''Skakeitan'' talde donostiarrak kontzertua eskainiko du larunbatean, uztailak 16, Orbe Kardinalaren plazan. Jaiei amaiera emateko egunean, su artifizialak bota eta gero, 00:30ean ''Los Brincos'' taldea eta bere abesti ezagunenak entzuteko parada izango dugu.

Hori talde ezagunei dagokienez, baina oraindik gehiago daude. Bada, ezin ditugu ahaztu beste hiru orkestra handi, beste hainbeste jai-gauetarako kontratatuak. Txupinazoaren gauean, ''Vulkano Show'', uztailaren 25ean, Santiago, ''Maremagnum Show'', eta 26an, ''Pasarela''. Gainera, fanfarreak eta kaleko animazioa ere izango ditugu jaiegun guztietan.

La Oreja de Van Gogh

Skakeitan

Los Brincos

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu