'Bizipoza eta zu, ezin bereiztu!'
89 lagunek parte hartu dute Ermuko Udalak antolatutako XV. Euskarazko Piropo Lehiaketan. Mota guztietako proposamenak jaso dira ekimen honetan, piropo dibertigarrietatik hasi eta obra poetikoetaraino, eta proposamen guztien artean hiru nabarmendu dira.
Bizipoza eta zu, ezin bereiztu! izan da garaile hamabosgarren edizio honetako helduen kategorian. Joxean Iñurrieta Soraluzeko bizilaguna da piropoaren egilea, eta Donostiako La Perla talasoterapia zentroan bi lagunentzako zirkuitu batez eta degustazio menuaz gozatzeko aukera izango du.
14 eta 17 urte bitarteko gazteen kategorian, Idaira Holguin ermuarrak idatzi du Zu ikustean, hego haizea sartzen zait eta iparra galtzen dot. Obra horri esker, 100 euroko balioa duen erosketa-txeke bat lortu du, Ermuko Merkataritza eta Ostalaritza Elkarteko (EMOE) kide diren establezimenduetan trukatu ahal izateko.
Azkenik, haurren kategoriako saria (14 urtetik beherakoak) Hugo Jimenez ermuarrari eman zaio Amatatu argiak, zabaldu begiak, hori bai dirdira! lanagatik. Jimenezek 50 euroko erosketa txekea lortu du tokiko establezimenduetan erabiltzeko.
Garaitzea lortu ez duten arren, lehiaketako finalera iristea lortu duten piropo batzuk uzten dizkizuegu:
- Munduan ez dago gureganako maitasunaren garra itzaliko duen suhiltzailerik
- Piroporik ederrena, zure begirada nigan sentitzearena
- Zeinen ederra zaren, zu zaren bezala izaten!
- Euli bat izan nahi nuke, zure larruan pausatzeko
- Zu zara mundu guztiak idatzi nahi duen poesia
- Ingelesez I love you, Ti amo italianoz, baina zu bezalako pertsonak ezin dira hizkuntza batekin azaldu
- Nik zutaz sentitzen dudana telurio, amerizio eta oxigenoaren batuketa da (te, am, o)
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago