Ermuak arroza jasoko du Zaporeak elkartearen erronka solidariorako

05.04.22
Gizartea

Zaporeak GKEak erronka solidario berria aurkeztu du Greziako Lesbos uhartean errefuxiatuta dauden pertsonentzat ahalik eta elikagai gehien lortzeko. Zaporeak Erronka apirilaren 25etik 29ra izango da abian Ermua, Eibar, Elgoibar, Mallabia, Deba eta Soraluzen, eta apirilaren 30eko Tupper Solidarioarekin amaituko da.

Ekimen solidarioaren laugarren edizio honetan, udalerri parte-hartzaile bakoitzari jaso beharreko elikagai bat esleitu zaio. Horrela, Ermuan eta Deban ale biribileko arroza bildu beharko dugu; Eibarren, dilista pardina; Elgoibarren, garbantzu pedrosillanoa; eta Mallabian eta Soraluzen, hodi-makarroia. Produktuen bilketa apirilaren 25ean, astelehena, hasiko da, eta 29ra arte luzatuko da.

Ahalik eta produktu gehien bildu ondoren, larunbatean, hilak 30, Tupper Solidarioa ospatuko da Eibarko Errebal Plazako patioan, 14:00etatik aurrera. Ekitaldi honetan, eta 5 euroren truke, tupper bikoitza erosi ahal izango da: arroza Lumagorri oilaskoarekin eta dilistak bakailaoarekin. Zaporeak elkarteko sukaldari laguntzaileak arduratuko dira bazkaria prestatzeaz, eta fruta pieza bat gehituko zaio tupperrari.

Aurtengo edizioko erronka 2021ean jasotako janari kopurua gainditzea da. Hori dela eta, antolatzaileek ekimen solidarioan parte hartzeko deia egin diete enpresei, ikastetxeei eta beste talde batzuei. 2021ean zortzi tona elikagai eta ia 9.000 euro bildu ziren.

Erronkan jasotako produktu guztiak Greziako Lesbos uhartera bidaltzen dira, non gerratik ihes egiten duten pertsonak babesten diren. Zaporeak GKEak egunero sukaldatzen eta banatzen ditu elikagai horiekin prestatutako 3.000 errazio, eta, horrez gain, astean 7.000 litro esne eta 2.500 kilo fruta ematen ditu, erronkan jasotako diruarekin uhartean bertan erosita.

Ekarpen ekonomikoak jaso ahal izateko, Zaporeak erakundeak kontu bat zabaldu du Caixabanken ES53 2100 2724 8101 0066 3988 zenbakiarekin.

Lotutako albisteak

Imagen
Jon Iraola, Beatriz Gámiz eta Eneritz Azpitarte Eibarko, Ermuko eta Zaldibarko alkateak, Ermua-Eibar bidea eraikitzeko proiektuaren hitzarmenean | Jon Iraola, Beatriz Gámiz y Eneritz Azpitarte, alcaldes/as de Eibar, Ermua y Zaldibar, en la firma del convenio para el camino Ermua-Eibar
22.07.25
Ermuak, Eibarrek eta Zaldibarrek hitzarmena sinatu dute udalerrien arteko bidea suspertzeko

Proiektuak oinezko eta txirrindularientzako eguneroko joan-etorriak erraztuko ditu eta inguruko herrien arteko lotura hobetuko du
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita