El cine Ermua Antzokia nos trae cuatro estrenos: dos thriller, una comedia y una animación

06.04.22
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak lau zinema-estreinaldi berri programatu ditu astebururako. Osteguneko zineklubeko saioak ''Un héroe'' filma eskainiko du jatorrizko bertsioan, 2021ean estreinatutako thrillerra Asghar Farhadirek gidoia idatzi eta zuzendutakoa. Cannesko Zinemaldian Epaimahaiaren Sari Nagusia jaso duen filma. Ostegun honetan, iluntzeko zortzi eta erdietan.

Zine komertzialaren atalean, larunbat arratseko zazpi eta erdietan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan hurrenez hurren, ''Cámara café, la película'' filmarekin gozatu ahal izango dugu. Aurtengo estreinaldia, Ernesto Sevillak zuzendua, Joaquín Reyes, Ernesto Sevilla eta Miguel Estebanen gidoiarekin. Lanari eta lanari muzin egiteari buruzko komedia da, eta telebistako telesail ezagunean parte hartzen zuten aktoreen zerrenda berbera berriz bildu duena.

Bigarren proposamen komertziala 2022an estreinatu berri den ''Malnazidos'' luzemetraia da, Javier Ruiz Calderak eta Alberto de Torok zuzendutako ekoizpen nazionala. Fantasiazko eta beldurrezko thriller bat da, Espainiako gerra zibilean kokatua. Hilabeteetako borroka odoltsuek milaka hildako utzi dituzte lubakietan. Bando nazionaleko kapitain bat preso hartu dute soldadu gazte batekin batera, basoan errepublikar talde bat inguratu ondoren. Igande arratseko zazpi eta erdietan eta astearte iluntzeko zortzi eta erdietan, hurrenez hurren.

Azkenik, igandean arratsaldeko 5etan proiektatuko dugun ''Los tipos malos'' animaziozko filmarekin amaituko da eskaintza. Akziozko eta abenturazko marrazki bizidunez osatutako zinta da. Barraskilo bat balea baten isatsera igotzen dela dio, mundua ezagutu nahi duelako. Elkarrekin bidaia eta abentura zoragarri bat hasiko dute.

Apirila honetan, 18,20 euro balio du Antzokiak eskainiko dituen hamalau film komertzialetarako eta zinekluberako bonuak. Lobianon edo leihatilan eros dezakegu. Informazio gehiago Ermua Antzokiko mikrositean.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan